Aldizkariaren 104. zenbakia itxi da (https://doi.org/10.54512/QGXF8356), 2024ko uztailetik abendura bitartean argitara eman diren sei artikuluak jasota.
Beti bezala, denak doan eskura Irakasbil atarian, CC (by-nc-nd) lizentziapean; Dialnet atarian ere badago jasota.
Hona hemen zeintzuk diren artikuluak eta egileak, atalka sailkatuta.
BESTELAKO LANKIDETZAK
- Hizkuntzak irakasteko bideoak sortzeko aholkuak (Elena Prieto Pérez)
- "55 urtetik gorako helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzarako ikuspegi bat" (Marcela Fritzler)
- “EOIgualdad”: Méridako HEOko genero-berdintasuneko proiektuaren historia (Mª Jesus Quiroga Caraballo)
BESTE ITURRIETATIK
- Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria eta ekintzara bideratutako ikuspegia (Brian North)
IKERKETAK
- Adimen artifizialaren erabilera EAEko helduen euskalduntzean (Martin Txintxurreta Albizua)
- "Speed Dates": ikasgelan elkarrekin jarduteko eta interakzio-gaitasuna garatzeko dinamika (Paula Redondo Juárez)
Hizpide paperean argitaratzen zenean jartzen zen bezala, edukiak probetxuzkoak izan dakizkizula opa dizugu. Halaber, jakin begi onez jasoko ditugula hurrengo zenbakietarako ekarpenak eta proposamenak.