e-Hizpide 105 (2025eko urtarrila-ekaina)

e-Hizpide 105 (2025eko urtarrila-ekaina)

by Itziar Larzabal Bengoetxea -
Number of replies: 0


Aldizkariaren 105. zenbakia itxi da (https://doi.org/10.54512/GNIP9093), 2025eko urtarriletik ekainera bitartean argitara eman diren bost artikuluak jasota.

Beti bezala, denak doan eskura Irakasbil atarian, CC (by-nc-nd) lizentziapean; Dialnet atarian ere badago jasota.

Hona hemen zeintzuk diren artikuluak eta egileak, atalka sailkatuta.


BESTELAKO LANKIDETZAK

- Euskara-txinera: hizkuntza-aniztasunaren kolore aberatsak (Maider Xiaoxin Larrañaga Olabe eta Irune Ibarra Lizundia)

- «Gutxi ordaintzen didate, baina izugarri gustatzen zait nire lana». Hizkuntza gehigarrien eskolak, errealitatea zalantzan jartzeko tokia (Encarna Atienza Cerezo)

- Bitartekotza C2 mailan: nola diseinatu jarduera egokiak eta motibagarriak (Carmen Ramos Méndez-Sahlender)


BESTE ITURRIETATIK

- Atzerriko hizkuntzak ikasteko ikuspegien hobekuntza zahartze osasuntsua sustatzeko: berrikuspen sistematiko bat (Blanka Klimova eta Cecilia de Paula Nascimento e Silva)


IKERKETAK

- HEOCeko adierazpide linguistiko batzuek B2 eta C1 azterketetako idazlanetan duten isla. HABE-IXA corpusa aztergai (Ignacio Alustiza Bacchella)


Hizpide paperean argitaratzen zenean jartzen zen bezala, edukiak probetxuzkoak izan dakizkizula opa dizugu. Halaber, jakin begi onez jasoko ditugula hurrengo zenbakietarako ekarpenak eta proposamenak.


(Iñaki Murua(e)k asteartea, 2025(e)ko uztailaren 8(e)an, 12:56(e)tan editatu du)