Irakasbil-foroa

Sheila Estaire zendu da

Sheila Estaire zendu da

Iñaki Murua -
Erantzun kopurua: 1

Joan den astean zendu zen Sheila Estaire. Agian izen hau ez da askorentzat oso ezaguna izango baina atazen gaian erreferentziazkoa izan da; gurean ere bai. Adibidez, hitzaldi bat eman zuen 2002an: "El enfoque por tareas y el nuevo marco curricular" . Irakasleen Formaziorako Bideo Saila bilduman jasotako lehenengoetakoa izan zen. Digitalizaturik, eskura duzue orain IrakasbilenKlasikotzat ere jo daiteke Javier Zanón-ekin batera egindako ekarpen hau: El diseño de unidades didácticas en L2 mediante tareas: principios y desarrolloHABE Liburutegian, gainera, badago bere ekoizpenik. Irakasbilen ere aipatu izan da inoiz; bi adibide: "Eduki linguistikoak HEOCen" foroko 2016ko harian (eta, hain zuzen, arestian esandako testuari egiten zaio aipu)  eta  "Un caso extremo de clase plurilingüe y heterogénea. Inmigrantes refugiados" artikuluaren erreseinan.