"Euskal kultura azterketa gaur" da Jakin fundazioak eta Usurbilgo udalak deitutako Joan Mari Torrealdai 2. beka-deialdiaren gaia, Hala, bi ildo nagusi izango ditu aurtengoak: batetik, liburugintzaren azterketa berrikustetik sor litekeena, eta, bestetik, azterketa-eredua beste alorretara zabaldu eta zinemari, musikari edo arte eszenikoei aplikatzea, esaterako.
Proiektuak urriaren 21era bitarte aurkeztu ahalko dira, eta 14.000 € eskuratuko ditu irabazleak, 18 hilabeteko epean ikerketa garatzeko.
Informazio zabalagoa:
Jakinen webgunean bekaren oinarriak