Joan den astean zendu zen Sheila Estaire. Agian izen hau ez da askorentzat oso ezaguna izango baina atazen gaian erreferentziazkoa izan da; gurean ere bai. Adibidez, hitzaldi bat eman zuen 2002an: "El enfoque por tareas y el nuevo marco curricular" . Irakasleen Formaziorako Bideo Saila bilduman jasotako lehenengoetakoa izan zen. Digitalizaturik, eskura duzue orain Irakasbilen. Klasikotzat ere jo daiteke Javier Zanón-ekin batera egindako ekarpen hau: El diseño de unidades didácticas en L2 mediante tareas: principios y desarrollo. HABE Liburutegian, gainera, badago bere ekoizpenik. Irakasbilen ere aipatu izan da inoiz; bi adibide: "Eduki linguistikoak HEOCen" foroko 2016ko harian (eta, hain zuzen, arestian esandako testuari egiten zaio aipu) eta "Un caso extremo de clase plurilingüe y heterogénea. Inmigrantes refugiados" artikuluaren erreseinan.
📌Sarean eskuragarri bere lan batzuk 🔗https://t.co/VcOqDF9iUf pic.twitter.com/kVhwd3nlPd
— HABE Liburutegia (@HabeLiburutegia) April 10, 2024