Irakasbil-foroa

"Languages Lanean" Kongresua

"Languages Lanean" Kongresua

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Languages Lanean. Hizkuntza kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan  kongresua antolatu zuten Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak BIlbon urtarrilean. 500 pertsona baino gehiago bildu ziren eta 50 hizlarik baino gehiagok hartu zuten parte, euren ideiak partekatuz eta gogoetari tartea eskainiz. Jokin Azkue, HABEko zuzendari nagusia, ere izan zen horien artean. Euskarak eta hizkuntzen kudeaketak oro har eremu sozioekonomikoan duen eta izan behar duen lekuari buruz hausnartu zuten. 

Languages Lanean

Kongresuko materiala (hitzaldiak, mahai-inguruak, argazkiak, aurkezpenak...) eskura jarri dute webgunearen Multimedia atalean.