Didaktika

Hizkuntza-irakasleok eskolan asko hitz egiten al dugu?

Hizkuntza-irakasleok eskolan asko hitz egiten al dugu?

by Iñaki Murua -
Number of replies: 1

Aldatu egin du galdera Antonio Ortak International House-n blogean argitara emandako sarreran eta honela azaldu du: ¿Por qué hablamos tanto los profesores en la clase de español? Gauza bera gertatzen al da euskara-eskoletan? Benito Fiz-ek ere aspaldi idatzi zuen gaiaz Karrajua blogean, 2007ko azaroan hain zuzen: "Irakasle parrapleroak".

Irakasleen eta ikasleen mintza-denborak aipatu ditu Hortak (tiempo de habla de los profesores, THP, eta tiempo de habla del alumnado en su conjunto, THA). Irakasleek mintza-denbora monopoliza ez dezaten (edo horretan eragina txikitzeko, behinik behin) bi estrategia azaldu ditu. Halaber, funtsezkoa da, aditu horren ustetan, bakoitzak eskolan erabilitako mintza-denboraz ohartzea. Horretarako, ikasgelan behaketa bideratzeko autoebaluazio-erreminta bat proposatu du, gailu mugikorraz egindako audio-grabaketa batetik abiatuta.

In reply to Iñaki Murua

Er: Hizkuntza-irakasleok eskolan asko hitz egiten al dugu?

by marga ibáñez -
Egia biribila! Klasean input-emaileak gara, baina puntu bateraino, isilik egoten ikasi behar dugu... Baina beste kontu bat ere inportantea da, isiluneak klasean oso deserosoak egiten zaizkigu euskaldunoi. Anglosaxoiek hobeto kudeatzen dituzte isiluneak eta hitzik edo zaratarik gabeko tarteak. Bai, ezta?