Bilboko Aste Nagusian pregoi bitxia egin du aurten Patxo Telleria aktoreak, hitzekin jokatuta: antzekoak dira baina esanahi desberdina dute hizkuntzaren arabera. Posible litzateke horretan oinarrituta, paronimia interlinguistikoa edo sasilagunak, eta pregoia adibide gisa izanda, jardueraren bat antolatzea ikasgelan?
Mailaren arabera, errazagoa edo zailagoa izan daiteke (hitzak bilatu, esaldiak egin, pregoiaren antzeko testu osatuago bat egin...). Halaber, lehenengo egunetarako ere erabilgarri litzateke, adibidez, jatorri desberdineko ikasleak badaude edota beste hizkuntza batzuk ezagutzen dituztenak.
Hona hemen pregoiaren zati bat adibide gisa; EITBren webgunean osorik ikusentzun daiteke.
Esta ciudad es global como aldea.
Bertoko edo kanpoko, non dago aldea?
De Guadalajara, el Llano, México o la Laguna,
bertokoa zara zeu be, adiskide eta laguna.
Aitziber, Luis Ricardo, Mihail edo Hasan,
xenofofia ez dugu nahi jasan.
Seas de Santutxu, Marraquech, o de Quito,
orain eta hemen bilbotarra zara, eta kitto.
Como el musgo y el verdín,
Hemen denak berdin-berdin.
Egin dezagun errefuxiatuentzako kabia.
¿Quién decía que más gente no cabía?
Acojamos refugiados, bajemos de la almena;
haiek beharra dute, eta guk ahalmena.
Sin Dios, con Dios, con Buda o Alá,
denak berdinak ez gara jaio, ala?
Santurtziko Udal Euskaltegiaren webgunean ere badaude "sasilagunekin" prestatutako ariketak.