Oharra:
2024ko udako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea apirilaren 8tik apirilaren 30era egon da zabalik; EHUko Udako Ikastaroetako H42-24 ikastaroan izena emateko epea, berriz, zabalik dago uztailaren 10a arte edo plazak bete arte.
H13-23 udako ikastaroaren saioetako batean jardun bikoan maila desberdinetako esperientziak aurkeztu ziren. Bideo honetan, Iruñeako Hizkuntza Eskola Ofizialean irakasle izandako Ana Rodríguez mintzatzen da.
2023an argitaratu zuen Alberto Andújarrek bigarren hizkuntzen irakaskuntzan zenbait gailu mugikorren erabilera aztertzen duen liburua, hizkuntza-ikasgelan tresnak eta metodologiak integratzeko: "Dispositivos móviles y segundas lenguas: integrando herramientas y metodologías en el aula de idiomas".
Moodle plataforman ikastaroak sortzen ikasteko prestakuntza emango du Silvia Sola irakasleak. Edozein irakaskuntza-moldetarako erabilgarria izango da, bai aurrez aurrekorako, bai jardun bikorako, bai online eskolak emateko.
Plataformak eskaintzen dituen zenbait tresna aztertuko dira: komunikazioa sustatzeko, elkarreraginerako, ikasleak motibatzeko, gaiak aurkezteko eta ebaluaziorako. Era berean, Moodle-n txerta daitezkeen erreminta batzuk izango dira langai.
H13-23 udako ikastaroaren saioetako batean jardun bikoan maila desberdinetako esperientziak aurkeztu ziren. Bideo honetan, Pontevedrako Hizkuntza Eskola Ofizialeko María Fernández mintzatzen da.
Federico Borges Saizek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2008an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Apoyo al estudiante de entornos virtuales" izenburupean.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Federico Borges Saizek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2008an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Apoyo al estudiante de entornos virtuales" izenburupean.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Graò argitaletxeak kaleratu duen "Didáctica de la lengua, multimodalidad y nuevos entornos de aprendizaje" liburuaren erreseina. Zenbait egileren ekarpenak jaso dira; Magdalena Romero-Ciria eta Mª Camino Bueno-Alastruey izan dira lan honen koordinatzaileak.