Itzultzaile neuronala eta hizkuntza teknologiak erabiltzeko moduak euskararen erabilera nola baldintzatzen duen ikertu du Itzulinguru proiektuak. Hala, gaur egun egiten den itzultzaile neuronalaren erabilera aztertu da; esku-hartze esperimentalak egin dira 25 gunetan eta ikasgaiak atera dira euskararen biziberritzea eta erakundeen funtzionamendu eraginkorra ahalbidetzeko. Gune horien artean hezkuntzakoak ere badaude, euskaltegiak besteak beste.
Helduen euskalduntzean bideoaren erabileraz egindako ForVid ikerketako emaitzei erreparatuta, irakasleek zein ikasleek grabatutako bideoen ekoizpena areagotzeko bideak eskaintzea da artikulu honen xede nagusia. Hala, hizkuntza-irakasleek grabatutako bideoek dituzten abantailak azpimarratu ondoren, hizkuntzak irakasteko bideo-mota nagusiak azalduko dira labur-labur eta horrelako bideoak sortzeko aholkuak emango dira alderdi nagusiei erreparatuta, hala nola plangintzari, edukien antolaketari eta grabazioaren kalitateari. Amaitzeko, zenbait bideo-formatu aztertuko dira, hain zuzen ere ikuspuntu teknikoari begira sinpleenak direnak (ikus-entzunezko edizio- eta postprodukzio-ezagutza sakonak behar ez dituztenak).
"Sortuko dugu Moodle-n ikastaro bat? (Oinarrizko maila)" ikastaroa eman du Silvia Solak 2024ko uztailaren 15etik 18ra.
Bideo honetan, ikastaroan landutakoaz aritu zaigu, guztion jakingarri.
Liburu honetan bildutako lanek hizkuntzen ikas-irakas prozesuaren joera metodologikoak islatzen dituzte, bilakaera digital handiko une honetan. Liburua osatzen duten hamabi kapituluek ikasgeletako metodologia aktiboen gaur egungo aniztasuna erakusten dute; irakasleek teknologietara eta, batez ere, pantailen aroan jaiotako ikasleen ikasteko erara egokitzeko ikas-irakas prozesuko aldaketak bilatzeari ematen diote garrantzia.
Aurkezpenak, diapostibak eta bideoak ohikoak dira gure eguneroko bizitzan. Sarrera honetan, horrelakoak (bir)pentsatzeko, (bir)moldatzeko eta birziklatzeko laguntza, aholkuak eta ideiak aurkituko dituzu.
LdeLengua podcastaren 158. atalean, Francisco Herrerak Cristina Urbizu Pérez elkarrizketatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatean Filologia Hispanikoan lizentziaduna eta ibilbide luzeko espainiera-irakaslea. Cristinak bere lan-ibilbidearen zati handi bat gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasteari eskaini dio, bereziki etorkinekin aritu da, eta gaur egun ELEko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroen koordinatzailea da.
Pandemia-garaian "Euskara Batuaren Eskuliburuan" oinarrituta Gasteizko IKAko irakasleentzat barneko prestakuntzarako joko bezala sortu zena, ikasleentzat ere egokia izango zelakoan jaio zen #zuzentest 21/22 ikasturtean. Hala, sare sozialen bitartez aipatutako eskuliburuaren arabera astean behin plazaratzen dira galderak eta erantzunak. Eta ez da Gasteizko IKA Interneten egiten ari den lan bakarra.
Francisco Muñozek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz Bilbon 2004an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "Hagamos de Internet un eficaz recurso en el aul@" izenburupean.
Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (IKT) nola egin onuragarri. Hori da ikastetxeek duten erronketako bat. "Portal Educativo Aula Tecnologica Siglo XXI" sortu zuen Muñoz de la Peña irakasleak. Internet ikasgelako baliabide eraginkor nola bihurtu azaltzen dugu.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.