Irakasbil
Teknologia
Teknologia
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
IKTetan oinarritutako hezkuntza
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 1650
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Informazio eta Komunikaziorako Teknologietan (IKT) oinarritutako hezkuntza dela-eta, oso ikuspegi ezberdinak azaleratu dira gure artean azken urteotan. Izan ere, IKTek hartutako lekua eta pisua direla medio eraldatzen ari zaizkigu planteamenduak, eskenatokiak eta heziketa-praktikak; bete-betean harrapatzen baitu iraultza teknologiko honek heziketa-prozesua –informaziorako sarbidea, ezagutzaren garapena eta hedapena, eta komunikazio-harremanak– ohiko denborak eta esparruak eraldatuz eta berriak azaleraziz. Eta hori, behin eta berriz, ikas/irakas-prozesuaren kalitatearen izenean.
IKTetan oinarritukako hezkuntza (eta II)
- Didakteka
- Sortua: 2008(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 1455
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Egundoko garapena izan dute Informazio eta Komunikaziorako Teknologiek (IKT) azken bi hamarkadetan eta zabalduz doakigu horien eragina gizartearen geruza guztietan. Teknologiaz ari garela, historiak frogatu egin izan du horietako bat gizarteratu izan den bakoitzean, eta bere lekua egin, mugimendu garrantzitsuak eragin izan dituela, izan politikoak, izan sozialak, izan kulturalak izan hezkuntza arlokoak.
Eta maila horretara ekarri beharrean gaude, hain zuzen, IKTek gizartean sortarazi duten talka. Izan ere, horien eragina ez da teknologiara mugatu, lan egiteko modura; bete-betean harrapatu baitute gizartea-eta eragin horren baitan.
Web semantikoa eta sare sozialak hizkuntz ikas-irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2008(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 1313
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, jarraipena eman nahi diogu aspaldian hasitako bideari. Bertan Internetek hizkuntz irakaskuntzaren alorrari eta, gurean ere, alfabetatze-euskalduntzeari ere egin dion ekarpena jorratuko dugu. Lehendabizi, Blogak (Hizpide 59, 2005. 61-73 orr.) izan genituen mintzagai; geroago WebQuest eta Altxorraren bila (Hizpide 60, 2005. 56-68 orr.); azkenik, Wikiak (Hizpide 62, 2006. 31-42 orr.) etorri ziren, hurrenez hurren. Sorta hori bukatzeko Web semantiko eta sare sozialak aztertu nahi ditugu oraingoan, hizkuntzen ikas-prozesuetan egunez egun indarra hartzen ari baitira. Horren segidan, beste atal batean, podcasting-ak eta bideocesting-ak aztertuko ditugu. Une honetan duten garrantzia begien bistakoa da. Izan ere, aztiarena egin gabe esan dezakegu bi tresna hauek, luze jo gabe, ezinbesteko bilakatuko direla gure eguneroko jardueretan.
Ikaskuntza konbinatua: gaia zertan den
- Didakteka
- Sortua: 2008(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 1451
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasteko moduen artean bi dira ezagunenak eta orain arte euskara ikasteko erabili direnak: aurrez aurreko eredua, hau da, modu presentzialean ikastea; eta urrunetik ikastea, aurrez aurreko eskola-saioetara joan gabe. Bigarren honi, Internet konexiodun ordenagailu baten bidez egiten bada, online ikaskuntza esaten zaio. Azkenaldi honetan gero eta gehiago zabaltzen ari da hirugarren modu bat, aipatutako bi modu horiek uztartzen dituena: ikaskuntza konbinatua, uztartua edo mistoa izenekoa, blended learning-a, hain zuzen ere
Euskara-irakasleak badu nortasun… digitalik?
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 2232
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hasi baino lehen proposamen bat egin nahi dizuegu. Inoiz googleatu dituzue zuen izen-abizenak? Inoiz idatzi duzue Googlen zuen izena eta ikusi zer emaitza ateratzen den? Ba, artikulu hau irakurtzen jarraitu baino lehen, egin frogatxo hori, mesedez. Ikusi hor agertzen den informazioa, eta aztertu zuetaz esaten dena, idatzi gustuko duzuena eta gustuko ez duzuena. Artikuluaren bukaeran, berriro ekarriko dugu gogora, eta hausnarketatxo bat eskatuko dizuegu.
WhatsAppa, lagun-taldetik harago
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 5349
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Charles Robert Darwinek, jakintza unibertsaleko izen handienetakoak, 1859an espezien eboluzioaren teoria entzutetsua azaldu zuen, eta, besteren artean, hau esan zuen: “Ingurura moldatzeko gaitasun handienak dituzten espeziek baino ez dute aurrera egiten”. Egungo zientzialariek ere, ñabardurak ñabardura, Ingalaterrako ikerlariaren teoriak indarrean segitzen duela baieztatzen dute.
XXI. mendera etorrita, ugari dira teknologia berriek gure esku jarri dituzten baliabideak: aparatu elektroniko adimentsuak, zernahirako aplikazioak… Irakaskuntzaren eremuan WhatsApp-ak presentzia nabaria du ikasgeletan; gero eta gehiago dira eskola barruan mezuak bidaltzen dituzten ikasle eta irakasleak. Hala, Ulibarri Euskaltegiak aplikazio arrakastatsu horrekin esperimentatu egin du, eskolako dinamikan txertatu ala erauzi aztertzeko.
Ondorengo lerroetan egiaztatu ahalko duzunez, ez dago zalantzarik, irakaskuntzak ere men egin behar dio espezien eboluzioari buruzko adituari: ingurura moldatu aurrera egiteko. Jarraian duzun artikuluak 2014an euskaltegiko hainbat ikaslerekin WhatsApparen erabileraren inguruan izandako esperientzia aberasgarriak laburbiltzen ditu.
Aterako al dugu argazki bat? Instagram-en erabilera ELE eskoletan
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 2445
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Facebook gizarte-sareetako enpresa erraldoiak 2012an Instagram erosi zuenean, modako gizarte-sareen gailur-gailurrean kokatu zuen. 2010eko urriaren 6an Apple App Store-n merkaturatu zenetik, berebiziko hazkundea izan du: beste plataforma batzuetara jauzita (Android eta Windows Phone) sendotu zen, eta 300 milioi erabiltzaile aktibo lortu ditu 2014aren bukaerarako (Systrom, 2014).100 milioi erabiltzaile aktibo lortu zituen 2013aren hasierarako Baina, bere inpaktu soziala gorabehera, Instagram oso tresna interesgarria da hizkuntzen ikasgelan erabiltzeko, irudia eta testua konbinatzen
baititu eta gizarte-sare baten ahalmen guztia gehitzen baitu ikasgelara, bere komunikazio- eta interakzio-aukera guztiekin. Horixe da artikulu honen xedea: tresna hori hizkuntzen ikasgelara nola eraman dezakegun erakustea, espainiera atzerriko hizkuntza gisa (Español como Lengua Extranjera = ELE) irakasteko bi esperientzia praktikotatik abiatuta.
Piztu eskukoa, hasi egingo da-eta eskola
- Didakteka
- Sortua: 2015(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 2363
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
2004. urtean hasi zen lehen urratsak egiten web 2.0 deitu zitzaion hura. Artean ez baziren ere gero izango zirena, data horretatik aurrera agertu ziren gure bizitzan Wikipedia, Facebook, Twitter, YouTube eta abar, eta matxinada bat etorri zen haiekin batera, web 2.0ren iraultza deituko zitzaiona, zeinak gizartearen beraren zinezko aldaketa ekarriko baitzuen, Interneten kontzeptua bera azpikoz gora jartzeaz gain: informatzeko eta informatuak egoteko modu berriak; harremanak izateko era berriak; erosketak egiteko era berriak; erabakiak hartzeko modu berriak; ikasteko era berriak eta irakasteko era berriak…
Web 2.0 edo web soziala deituak harreman horizontalak ezartzen ditu erabiltzaileen artean, edukien ekoizle eta kontsumitzaile baitira aldi berean; sarea etengabeko elkarrizketa bilakatzen da, eta, hala, gizarte-sareek eta berorien gero eta indar handiagoak berdinen arteko trukeak erraztuko dituzte.






