Web semantikoa eta sare sozialak hizkuntz ikas-irakaskuntzan

Argitaratua: Wednesday, 7 May 2008, 10:25 AM
Natxo guillen

Artikulu honetan, jarraipena eman nahi diogu aspaldian hasitako bideari. Bertan Internetek hizkuntz irakaskuntzaren alorrari eta, gurean ere, alfabetatze-euskalduntzeari ere egin dion ekarpena jorratuko dugu. 

Lehendabizi, Blogak (Hizpide 59, 2005. 61-73 orr.) izan genituen mintzagai; geroago WebQuest eta Altxorraren bila (Hizpide 60, 2005. 56-68 orr.); azkenik, Wikiak (Hizpide 62, 2006. 31-42 orr.) etorri ziren, hurrenez hurren. 

Sorta hori bukatzeko Web semantiko eta sare sozialak aztertu nahi ditugu oraingoan, hizkuntzen ikas-prozesuetan egunez egun indarra hartzen ari baitira. Horren segidan, beste atal batean, podcasting-ak eta bideocesting-ak aztertuko ditugu. Une honetan duten garrantzia begien bistakoa da. Izan ere, aztiarena egin gabe esan dezakegu bi tresna hauek, luze jo gabe, ezinbesteko bilakatuko direla gure eguneroko jardueretan.