Irakasbil
Teknologia
Teknologia
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ikaskuntza telematikoa: hainbat ideia
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1289
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gure XXI. mendeko gizartea etengabe aldatzen ari da. Edozein arlotako profesionalek birgaitzeko ikastaroei jarraitu behar diete, beren burua eguneratuta izan nahi badute. Enpresa guztientzat kostu izugarria da langileak eguneratzea. Teknologia berriei esker, kostu hori murrizteko eta leku eta ordutegien mugak gainditzeko aukera dago. Euskara-irakasleei ere “on-line” ikasteko eskaintza luzatu nahi diegu, horien formaziorako ikastaroak antolatuz, HABEko plataforma telematikoan, “Irakaslearen Gunean”, hain zuzen ere. Han eta hemen ari diren euskara-irakasleentzat oso aproposa ikusten dugu ikaskuntza telematikoa, haien prestakuntza hobetzeko eta eguneratzeko, euskaltegitik edota etxetik mugitu gabe.
Autoikaskuntza-zerbitzua euskara ikas-irakasteko (I)
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1264
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aspaldi honetan, sarritan entzun eta irakurri ahal izan dugu helduen euskararen irakaskuntza maldan behera datorrela, eta, euskaltegien sektoreak, krisialdian egonik, ausardiaz jokatu eta berrikuntzak proposatu beharko lituzkeela esparru berriak irabazteko eta betikoak ez galtzeko. Ildo honetatik, ordenagailu bidezko ikas-prozesuak eta autoikaskuntza-sistemak, besteak beste, gero eta ozenkiago aldarrikatu izan ohi dira, arazo gehienen konponbidea bailiran.
Aldi berean, eta neurri batean behintzat, joera nabaritu da ohiko taldeikaskuntza madarikatuen txokora baztertzeko. Baina, betiko legez, oreka mutur bi horien artean bilatu behar dugu, bakoitzaren nahien eta ahalmenen arabera, batera zein bestera gehiago hurbilduz. Bestalde, taldeikaskuntzan gertatu bezala, autoikaskuntzan ere ez dago jokabide edo aukera bakarra eta, ikasleek ikas dezaten balio duten neurrian, den-denak dira erabilgarri, emaitzek erakutsiko baitigute zeintzuk diren emankorrenak. Beraz, ondoko lerroetan, hausnarketarako bide bat eskaini nahi da, izan beharko lukeen ez baina izan daitekeen adibide batez osotua. Azkenik, esan beharra dago ekarpen hau HABEren ardurapean antolatutako Autoikaskuntza Batzordean izandako eztabaidak, iritzien trukaketa eta erabilitako materialak kontuan hartu gabe askoz urriagoa izango zatekeela. Doazkiela, beraz, bertan lankide izan ditudan guztiei nire eskerrik beroenak.
Txata, ziberespazioan lagunak egitea baino gehiago: esperientzia bat irakasleekin HABEnet campusean
- Didakteka
- Sortua: 2005(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 2432
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Interneten bitartez denbora errealean erabiltzaile birekin edo gehiagorekin mezuak trukatzeko aukera ematen dien sistema dugu txat-a. Gizartean zabaldurik dagoen ustea gaindituta, denbora pasatzeko modua baino gehiago ere bada. Horren lekuko dugu 2004ko udaberrian Bizkaiko euskaltegietako irakasle batzuekin buruturiko esperientzia. Lan hori egin zen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluan ezarritako mailak egiaztatzeko deialdian aztertzaile izango zirenen akreditazio-prozesuaren baitan.
Weblog-ak: euskararen ikas-irakaskuntzarako tresna berriak
- Didakteka
- Sortua: 2005(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 904
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan ezagutarazi nahi ditugu azken urte hauetan hain entzute handia hartu duten argitalpen elektronikoak. Weblog hitzaz izendatzen ditugu Interneten argitaratzen diren bitakora edo eguneroko birtual hauek. Nork berea idazteko izaten dira eta era guztietako gaiak hartzen dituzte beren baitan. Egunero 35.000 berri argitaratzen dira. Kopuru horrek fenomeno hau hartzen ari den hedapenaren neurria ematen digu eta, luze gabe, ezinbesteko lekua izango du euskararen ikas-irakaskuntzan ere, gure ohiko baliabideen artean. Artikulu honetan gaia zertan den azalduko dugu eta ideia batzuk emango Weblog-ekin lanean hasteko; baina, argi ibil gaitezen!, “blogosfera” aurrera doa-eta hau idazten ari garen bitartean ere.
WebQuest, Altxorraren bila eta Internet hizkuntza irakaskuntzaren mesedetan erabiltzen
- Didakteka
- Sortua: 2005(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 896
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Internet gure bizitzetan sartu den errealitatea da. Errealitateari bizkarra ematea litzateke hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan Internetek ez duela lekurik esatea. Batzuek diote moda bat dela, laster pasatuko den sukarra; baina, egunez egun ikusten dugu Internet ezinbesteko tresna bilakatzen ari dela gure bizitzako ekintza gehienetarako. Asko dira Internet erabiliz gelarako antola daitezkeen jarduerak. Artikulu honetan, baliabide batzuk aipatuko ditugu. Baina batez ere, prozedura zehatz bi azalduko ditugu: WebQuest eta Altxorraren bila. Bien helburua da ikasleak amaraunean dantzan jartzea informazio bila, gero informazio hori helburu jakin batekin erabiltzeko. Espero dugu zuontzat baliagarriak izatea.
Internet ikasgelan: Wikiak
- Didakteka
- Sortua: 2006(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 1523
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honetan “Wiki”direlakoen ezaugarrien berri eman nahi dizuegu eta, horrela, aspaldian hasitako bideari jarraipena eman. Lehendabizi, Blogak izan ziren (Hizpide 59), gero WebQuestak, eta, Altxorraren Bila (Hizpide 60). Oraingoan Wiki-en txanda da.
Artikuluan zehar Interneteko lanabes horren nondik norakoak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan aztertzen saiatuko gara, beti ere, konstruktibismoa oinarri harturik, eta, gaur egungo Informazio eta komunikazio gizartearen paradigmari erreparatuz. Hasteko, ikus dezagun, bada, Wikiak zer diren.
Sareko “Jokabide-kodea” garatzen
- Didakteka
- Sortua: 2006(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 1476
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta zabalagoa da munduan barrena Internet bidezko ikastaroen eskaintza. Posta elektronikoa ere tresna arrunta da jadanik ikasle askorentzat. Eta Interneteko forumak, eta, txatak aisialdirako ez ezik ikasteko ere dira lanabes baliosak. Badago kontzeptu bat, “nettiquete”, frantseseko “etiquete” (heziketa ona) eta ingeleseko “net” (sare) hitzetatik etorria. Jeniffer Summerville artikulugilea Wilmington-en ari da irakasle North Carolina-ko unibertsitatean. Eta artikulu honetan Internet bidezko ikastaldi batean ikasleek nola jardun behar duten adierazten du. Testuinguruak testuinguru, merezi du hari erreparatzea eta kontuan hartzea.
Partaidetza pasiboa Interneten sortutako talde eta komunitateetan: kezka eta oztopoak
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 1991
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Partaidetza pasiboa edo “lurking” delakoa gertakari hedatua da Interneten sortzen diren taldeetan. Horren zabaldua dagoen arren kezka--iturri izan ohi da maiz arduradun, administrari eta abarrentzat. Izan ere, gutxieneko komunikazioa ezinbestekoa da zereginak behar bezala burutzeko eta, azken batean, ziberkomunitateak eraiki eta garatzeko.
Beraz, fenomeno hori sortarazten duten zergatien bila ikerketa bat burutu genuen 2006ko udaberrian HABEren Irakaslearen Gunea esparru telematikoan, “Egitasmoa eta Memoria” taldean hain zuzen. Partaidetza pasiborako arrazoiak aurkitzeaz gain, partaidetza aktiborako bideak bilatu nahi izan genituen. Bihoazkie hemendik eskerrik beroenak lankide eta bidaide izan ziren guztiei.







