Ikastaro hau guztiz praktikoa izango da. Bertan, labur berrikusiko dira hizkuntzaren irakaskuntzan baliatutako metodo eta ikuspegi nagusiak, horien alderdi baliagarrienak gaur egungo ikasgelan, eta, ondoren, ikuspegi komunikatiboen prozedura-gakoetan sakonduko da. Horrela, bigarren hizkuntzen ikasgelako edukiak eta komunikazio-jarduerak modu eraginkorragoan irakasteko aplikazio praktikoak, baliabideak eta estrategiak landuko dira.
Ikasgelara eraman beharreko testuek nolakoak izan behar duten azalduko du irakasleak, baita nola irakatsi curriculumaren edukiak ere. Era berean, jarduera bideratuenetatik libreenetara eta parte-hartzaileenetara sekuentziatutako praktika-prozesuak nola garatu ere aztertuko da.
Ikastaro honen helburua oinarri teoriko-metodologikoak, baliabideak, prozedurak eta tresnak eskaintzea izango da, bertaratutakoek irakasteko dituzten moduak zabal ditzaten, ikaslea inplikatu eta ikasgelan parte hartzera bultzatuko duten ikuspegi aktiboak aplikatuz.
Orientabide horiek guztiak jarduera eta sekuentzia didaktikoetan gauzatuko dira, ikasleak euskaraz modu eraginkorrean komunikatzeko gai izan daitezen.
HABE liburutegiaren webguneari buruzko web-mintegian izena emateko epea martxoaren 8 arte egongo da zabalik, helduen euskalduntzean ari diren irakasleei nahiz arduradun akademikoei zuzenduta.
Oinarrizko kontzeptuak aztertu eta adosturik, ahoskera eta prosodia Euskaltegietako Curriculum Proiektuetan (ECP) agerrarazi eta eguneroko ataza eta jardueretan landu eta ebaluatzeko proposamena egingo da.
Oharra:
2024ko udako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea apirilaren 8tik apirilaren 30era egon da zabalik; EHUko Udako Ikastaroetako H42-24 ikastaroan izena emateko epea, berriz, zabalik dago uztailaren 10a arte edo plazak bete arte.
Arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegian izena emateko epea abenduaren 10 arte egongo da zabalik, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntza-zentroetako irakasleei nahiz arduradun akademikoei zuzenduta.
"Cómo diseñar y llevar al aula tareas de mediación / Nola diseinatu eta gauzatu bitartekotza-jarduerak ikasgelan" ikastaroa eman zuen Carmen Ramosek 2023ko uztailaren 7an, 10ean, 11n eta 14an online.
"Bitartekotza HABEren egiaztatzegintzan" web-mintegian izena emateko epea urriaren 30etik azaroaren 17ra bitartean egongo da zabalik, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntza-zentroetako irakasleei nahiz arduradun akademikoei zuzenduta.
"Menos corregir y más acompañar en el aprendizaje: el poder del feedback / Gutxiago zuzendu eta laguntza handiagoa eman ikaskuntzan: feedbackaren indarra" ikastaroa eman zuen Anna Espasak
2023ko uztailaren 3an, 4an, 5ean eta 7an online.