Irakasbil
Irakasten
Irakasten dokumentuak
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euskal alfabetatzearen historia zirriborratuz
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abenduak 22
- Bisitak: 788
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lerrook eskatzean, pozik eman dut baietza. Komeriak lana biribiltzeari ekitean izan ditut: alde batetik, ikuspegi zehatz samarra ernan nahia eta datuak falta askotan, eta gauzak behar bezala matizatzeko, lerro-ilara laburregira mugatua, bestetik.
Euskal kunplimenduak
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abenduak 22
- Bisitak: 849
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskararen arloan bada sail bat nahiko gutxi jorratua dagoena: eguneroko hizketa eta harremanetan erabiltzen diren kortesiazko esaera eta formulak, alegia. Euskaraz barra-barra erabili izan dira eta oraindik ere erabiltzen dira, baina hor daude inor gutxik jaramon egiten dielarik.
Hizkuntz irakasleentzat ikastaro bat
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abenduak 22
- Bisitak: 807
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Joan den uztailean Lakuntza Ikastetxeak ingeleseko irakasleentzako metodologi ikastaroa antolatu zuen Donostian. Guk ehun ordutako ikastaro hau egin genuen, ingeles irakaskuntzan erabiltzen den zenbait teknika euskararen irakaskuntzan aplika daitekeen ikusteko.
Ikastaro Trinkoak
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abenduak 21
- Bisitak: 964
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEk hasieratik gogor jokatu zuen ikastaro intentsiboen alde. Bost hilabetekoak eta egunero sei ordukoak (bost ordu errealekoak) jarri genituen martxan. Zein arrazoi zeuden hain gogor jokatzeko? Kontuan izan behar da ordura arte ez zegoela, hemen behintzat, horrelako esperientziarik.
Euskal Herria berreuskalduntzeko premia hain latza izanik, ezin ibil gaitezke euskara ikasteko prozesua etengabe luzatuz. Laburtu egin behar zen prozesu hori: zenbat eta intentsiboagoak izan ikastaroak hainbat eta azkarrago ikasten da.
Euskaltegi Pilotuak
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abenduak 21
- Bisitak: 774
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Pilotajea planteatzen denean, honen barruan dautzan alderdi guztiekin (ordutegiaren trinkotasuna, tutoretza, espezializazio-sistemak, programazioaren erritmoa, metodologia, material sorketa, mailakatze egokia, talde lana, taldeen birmoldaketak, ebaluaketa eta azterketak ... ), horretarako zentro bat egin beharra derrigorrezkoa da.
«El vasco de hoy»
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abuztuak 27
- Bisitak: 970
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Nire iritziz, metodo hau erabiltzeko, ahalmen kognostiziboa nahiko garaturik izan behar du pertsonak, hau da, gutxienez 13-14 urte, eta gaztelerarekiko konparazioan taxuturik dagoenez, erreferentzi hizkuntza honen ezagupen gramatikal oinarrizkoa behar du.»
Bigarren hizkuntza ikasteko estrategia
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abuztuak 27
- Bisitak: 943
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azkenaldi honetan, hizkuntz ikasketaren prozesua ikaslearen ikuspuntutik aztertzeko interes berria azaldu da. Ikasleek hizkuntza bat ikasterakoan egiten dutenari adi begiraturik, hobeto uler dezakegu bigarren hizkuntza ikasi eta irakasteko zenbait bide berri badela. Nire ikerketa hitz egin, entzun, irakurri eta idazteko trebetasunei dagozkien azterketen bidetik zuzendu da. Hala ere, txosten labur honetan hitz egiteko trebetasunaz soilik mintzatuko naiz.
1982-1983 ikasturtean zehar Goierrlko Euskal Eskolaren experientzia
- Didakteka
- Sortua: 1983(e)ko abuztuak 23
- Bisitak: 984
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Adinekoen euskalduntze-alfabetatzerako eta barne-ikastaro moduan, Euskaltegia eraikitzeko eta antolatzeko erabakia hartua du HABEk Goierriko Euskal Eskolarekin (G.E.E.) akordioa eginez. Erabaki horren hartzea atzeratzen ari zela eta, G.E.E. honetako batzorde batek, Lazkaoko alkatearekin batera, bisita egin zion Labaieni,Kultur Saileko orduko kontseilariari, 1982ko uztailean.







