Bigarren hizkuntza ikasteko estrategia

Argitaratua: larunbata, 1983(e)ko abuztuaren 27(e)an, 08:30(e)tan
Beste iturrietatik

Azkenaldi honetan, hizkuntz ikasketaren prozesua ikaslearen ikuspuntutik aztertzeko interes berria azaldu da. Ikasleek hizkuntza bat ikasterakoan egiten dutenari adi begiraturik, hobeto uler dezakegu bigarren hizkuntza ikasi eta irakasteko zenbait bide berri badela. Nire ikerketa hitz egin, entzun, irakurri eta idazteko trebetasunei dagozkien azterketen bidetik zuzendu da. Hala ere, txosten labur honetan hitz egiteko trebetasunaz soilik mintzatuko naiz.