Irakasbil
Irakasten
Irakasten dokumentuak
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Alfabetatze Zientifiko/Teknikoa EHUn
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko abuztuak 10
- Bisitak: 1209
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
EHU/UPVko ikastetxe batzuetan, euskaldun ikasleek «Euskara Zientifikoa» izeneko asignatura hartzeko aukera dute, bertan egiten dituzten berezko ikasketen osagarri. Artikulu honetan, Unibertsitatean ematen diren ikastaro hauek ale monografiko honen gaia diren Xede Berezietarako Hizkuntz ikastaroekin (XBHI hemendik aurrera) zerikusia izan dezaketen alderdien inguruko hausnarketa egin nahi izan da.
Hala ere, gaian zuzenean sartu aurretik, historia pixka bat eginez hasi nahi dugu, prestakuntza programa sortu zenean egokitu zitzaizkion helburuak eta eduki-programa orokorrak azalduz. Honez gain, asignatura bezala Unibertsitatean eta ikaslearen curriculumean duen estatusa zein den jakitea ere interesgarria da, ondorengo hausnarketa kokatuago gera dadin.
Xede berezietarako hizkuntz irakaskuntza. Historia, joerak eta arazoak
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko abuztuak 10
- Bisitak: 1244
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen helburua Xede Berezietarako Ingelesaren (ESP, English for Specific Purposes) arloan egindako bidearen eta haren inguruan eta baitan sortu diren eztabaida nagusien azalpena egitea da. Helduei zuzendutako bigarren hizkuntzen irakaskuntzak ingelesaren kasua du emankorrena, eta artikulu honen gai den arlo jakin horretan izugarria da ingelesaren inguruan egin den lana, beste hizkuntzekin alderatuz. Hala ere, ez da ingelesaren kasuan bakarrik gertatzen ari den joera: gero eta gehiago ari da zabaltzen xede berezietarako hizkuntz irakaskuntzaren eskaera.
Adibidez (txantxetan ari garela irudituko zaizue agian, baina halaxe da), abioi supersonikoen aerodinamikari buruzko idazki zientifikoak irakurtzeko errusiera, Senegal- en tropikoko nekazaritzan aditu-lanetan aritzeko frantsesa, elektragailuak enpresa portugaldarrei saltzeko portugesa, etab. Termino hauetan definituriko eskakizuna duten ikasleen kopurua igo egin da azken urte hauetan.
Authentik-en esperientzia
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko apirilak 24
- Bisitak: 1242
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aste beteko epe motzean egunkari bat berregin, magazine soinoduna moldatu eta bi gida pedagogiko lagungarri asmatzea, horra hor joan deneko bost urte edo gehiagotan Irlandako Hezkuntza Ertainetako irakasle-talde baten urtean zazpi alditako desafioa, hizkuntz arduradun frantses eta Dublingo Trinity College-ko talde pedagogikoaren laguntzarekin burutzen dutena.
Gure mundutxoa 12
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abenduak 7
- Bisitak: 1138
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Helduaren motibazioak bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abenduak 6
- Bisitak: 1147
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ezinbesteko indarra du bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan , beste edozer ikasterakoan legez , motibazioak. Horren baitan baitago ikasleak Jan horri ekitea ala ez ekitea, horretan saio luzeago edo motzagoak egitea eta izango duen iraupena. Krashen-en ustez (1981) hizkuntz egokimenak eta jarrerak (faktore afektiboek) zerikusi handia dute noski bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan; baina ez dute beren artean loturarik. Hau da, adimena eta hizkuntz egokimena ez dabiltza jarrera eta motibazioarekin batera.
Hiztegia irakasteko teknikak
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abenduak 6
- Bisitak: 1104
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiztegia ikasteko behar duen aditasun eta arreta osoa nekez lortuko du ikasleak, horretarako interesa eta gogo berezia sortarazten ez badugu berarengan. Nola suspertu interes eta gogo bizi hori?
Egoera txarrari, etekin ugari*
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abenduak 6
- Bisitak: 1195
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oso gutxitan gertatzen da irakasleak bere ikastaldearekin zenbateraino burutu dezakeen zehat-mehatz aurrez jakitea. Trabak, ustekabeak, eragozpenak ezinbestekoak ditu ikastaroan zehar: programa zaharkituak, azterketen presioa, goikoen eta gurasoen interferentziak, ikasleen nagikeria eta indiferentzia, ikasle kopuru handiegia eta, agian, baldintza eskaseko ikasgela, material ezegokia ... Eta ikasgelako eguneroko «errealitatea» osatzen dutenen zerrenda hasi besterik ez dut egin.
Zentru ingelesa
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko abenduak 6
- Bisitak: 1162
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz eskolak azken urteotan iritsi dira ikasleek beren ikaskuntzan eskolaz kanpo dituzten beharrak aintzakotzat hartzera. Ondorioz, eskolako sarreran edo harrera-gelatan edo hutsik dagoen zenbait lekutan askotan jarri ohi dituzte material batzuk: norberak erabiltzeko baliabideak, liburutegi txikiren bat, magnetofonoa eta, zenbaitetan , eskuartean dirua dutenek edo arriskatuek bideoa edo konputagailu txikiren bat ere bai. Berrikuntza horren pean askotan bada uste bat, oso zehatza ez baldin bada ere, ikasleak goizago etortzeko eta klaseen ondoren eskolan geratzeko gogoa izango dutela, alegia, ingelesa entzun eta ikasiz.







