Zentru ingelesa

Argitaratua: larunbata, 1986(e)ko abenduaren 6(e)an, 13:20(e)tan
Beste iturrietatik

Hizkuntz eskolak azken urteotan iritsi dira ikasleek beren ikaskuntzan eskolaz kanpo dituzten beharrak aintzakotzat hartzera. Ondorioz, eskolako sarreran edo harrera-gelatan edo hutsik dagoen zenbait lekutan askotan jarri ohi dituzte material batzuk: norberak erabiltzeko baliabideak, liburutegi txikiren bat, magnetofonoa eta, zenbaitetan , eskuartean dirua dutenek edo arriskatuek bideoa edo konputagailu txikiren bat ere bai. Berrikuntza horren pean askotan bada uste bat, oso zehatza ez baldin bada ere, ikasleak goizago etortzeko eta klaseen ondoren eskolan geratzeko gogoa izango dutela, alegia, ingelesa entzun eta ikasiz.