Helduaren motibazioak bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan

Argitaratua: larunbata, 1986(e)ko abenduaren 6(e)an, 13:50(e)tan
Geure iturrietatik

Ezinbesteko indarra du bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan , beste edozer ikasterakoan legez , motibazioak. Horren baitan baitago ikasleak Jan horri ekitea ala ez ekitea, horretan saio luzeago edo motzagoak egitea eta izango duen iraupena. Krashen-en ustez (1981) hizkuntz egokimenak eta jarrerak (faktore afektiboek) zerikusi handia dute noski bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan; baina ez dute beren artean loturarik. Hau da, adimena eta hizkuntz egokimena ez dabiltza jarrera eta motibazioarekin batera.