Irakasbil
Irakasten
Irakasten dokumentuak
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Abegi euskaltegietako telefono-sistema
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1159
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Telefono-sistema abian jarri dute Abegi euskaltegiek euskara irakasteko. Telefonoa lagun dutela, ikasle eta irakasleak sistema horretan zertan eta nola ari diren azaltzen da. Halaber, erabiltzen dituzten hainbat ariketa ikusteko parada dago.
Nola erabili testu errealak ikasle hasiberriekin
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1160
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esaldiak bata bestearen atzetik metatze hutsa baino askoz gehiago da hizkuntza. Hartara, irakaskuntza ezin da soil-soilik esaldietan oinarritu. Artikulugileak dioskunez,ikasle hasiberriekin ere testua errealak erabiltzea komeni dela bistaratzea da bere helburua. Bere baieztapena aldezteko argudioekin batera ikasgelan erabil daitezkeen hainbat ariketa ere eskaintzen dira.
Nola erabili kantak ikasgelan euskara ikasteko: zenbait gogoeta eta ariketa bat
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 1436
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jakin badakigu euskara-irakasleak, gure programazioan kantak sartu behar direna, bai gogoko ditugulako, bai ikasleek eskatzen digutelako. Baina ba ate dakigu kantei etekina ateratzen? Pozik ateratzen ote gara, gogoko kanta eta horren gaineko ariketa bat hartu, eta ikasgelara joan garenean? Artikulu honek galdera ilun hariei eta antzeko beste batzuei argitasun pixka batez erantzun nahi die.
ldazmena lantzen: esperientzia bat
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 716
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hemen duzuen lantxo honetan hiru irakaslek geure esperientzia azaltzen dugu. Idazmena lantzeko sarri askotan erabili ohi den modu asperarriak, idazteko gai hutsak emateak alegia, ez die laguntza handirik eskaintzen ikasleei. Horrekin gogaituta, irakasleok beste bide bati ekin diogu idazlanak garatzeko prozesuari erreparatuz.
Entzumena lantzeko ariketen gaineko zenbait gogoeta
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 751
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Badirudi aspaldi honetan euskararen irakaskuntzan dihardugunongan hausnarketarako jarrera zabalduago dabilela, eta apurka-apurka errotuz doala. Halaber, entzumena lantzeko ariketei orain artean ardura handirik ez diegula eman iruditzen zaigu.
Hori dela eta, horren inguruko ikastarotxo bat antolatu genuen Zornotzako Barnetegian 1996ko ekainean, hortik abiatuz eguneroko jardunean erabiltzen ditugun materialak aztertu eta hobetzeko, baita geure irakasle-gaitasuna sendotzeko ere. Halatan, ikastaro hura gogoan, hainbat entzungai prestatu, ikasleekin erabili, eta ikasgeletan gertatuaren argitan aztertzeari ekin genion. Horixe da, hain zuzen ere, artikulu honetan deskribatzen dugun esperientzia.
Administrazioko langileen euskara-irakasleen usteak
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 839
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskal Herriko administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko prozesuak ahalegin handiak eskatzen ditu zalantzarik gabe. Ugari eta askotarikoak dira gainditu beharreko oztopoak. Begien bistakoa da, bestalde, administrazioko langileak euskalduntzean euskaltegien eta euskara-irakasleen egitekoa.
Horiek horrela, lan bat burutu dugu administrazioko langileen euskara-irakasleekin, beren ikasleen ikasprozesuari eta euskalduntzeko planari ere zer irizten dieten jakiteko asmoz.
Esaizu
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 6
- Bisitak: 1044
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Testuliburu hauek, Hezkuntz Erreformaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako euskara arloko testuliburuak dira, 14-16 urte bitarteko gaztetxoentzat, alegia. "Esaizu"ren berezko hartzaileak ama-hizkuntza euskara izan ez duten neska-mutilak dira. Halere, egileen ustetan, material honek ia bere osotasunean ongi erantzungo lieke euskara ama-hizkuntza duten gazteen beharrei ere.
Zeure ikasleak bideoz hartzen
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 969
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Guk, hizkuntz irakasleok, geure irakaskuntzan zerbait aldatzeko aukera bagenu, askok esango genuke ikasleek hobeto hitz egitea nahi dugula. Ideiak adierazteko gauza izan daitezela, ari daitezela lasai solasean, besteek aisa ulertzeko moduan eta berek ere uler dezatela guztia solasaldian parte hartzeko gisan; hots, komunikatzen jakin dezatela. Horixe da helburu nagusia bideo-kamerarekin ari garenean. Etekin handia atera diezaiokezu kamerari helduen irakaskuntzan bezala umeenean ere, bai bigarren hizkuntza bai hizkuntza arrotza irakasterakoan.







