Entzumena lantzeko ariketen gaineko zenbait gogoeta

Argitaratua: Tuesday, 19 August 1997, 11:30 AM
H40

Badirudi aspaldi honetan euskararen irakaskuntzan dihardugunongan hausnarketarako jarrera zabalduago dabilela, eta apurka-apurka erro­tuz doala. Halaber, entzumena lantzeko ariketei orain artean ardura handirik ez diegula eman iruditzen zaigu.
Hori dela eta, horren inguruko ikastarotxo bat antolatu genuen Zornotzako Barnetegian 1996ko ekai­nean, hortik abiatuz eguneroko jardunean erabiltzen ditugun materialak aztertu eta hobetzeko, baita geure irakasle-gaitasuna sendotzeko ere. Halatan, ikastaro hura gogoan, hainbat entzungai prestatu, ikasleekin erabili, eta ikasgeletan gertatuaren argitan aztertzeari ekin genion. Horixe da, hain zuzen ere, artikulu honetan deskribatzen dugun espe­rientzia.