Lourdes Miquel 2012-2013 ikasturtearen irekiera-ekitaldian hizlari aritu zen Bilbon, "El proceso del trabajo gramatical en el aula: de la explicación a la corrección" izenburupean. Horrela, 2012ko irailaren 14an Bilbon egindako ekitaldi akademiko horrekin inauguratu zen helduen euskalduntzearen 2012-2013 ikasturtea.
Hizkuntza-irakasle oro da gramatika-irakasle. Baina trabatu egiten zaigu gramatika; nahiko genituzke bai aurkitu aurkitu gure gramatika-lana eragileago eta eraginkorrago izateko moduak. Arlo honetan antzematen ari diren aurrerapenak ezagutzeak eta baliatzeak gure irakas jarduna hobe dezakete.
Bideo hauetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Carles Monereo 2011/2012 ikasturtearen irekiera-ekitaldian hizlari aritu zen, "El/la docente competente: much@as en un@" izenburupean. Horrela, ekitaldi akademiko horrekin inauguratu zen helduen euskalduntzearen 2011-2012 ikasturtea.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Ernesto Martin Perisek 2010-2011 ikasturtearen irekiera-ekitaldian hizlari aritu zen Gasteizen, "El alumno como usuario de la lengua: las prácticas de aula en la enseñanza de lenguas" izenburupean.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Juli Palou Sangrà 2009/2010 ikasturtearen irekiera-ekitaldian hizlari aritu zen Bilbon, "La construcción de la identidad pluricultural y plurilingüística" izenburupean.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
2008/2009 ikasturteari ongietorria egiteko eta matrikulazio-kanpaina sustatze aldera, helduen euskalduntze eta alfabetatzean lanean ari ziren lagunei zuzendutako ekitaldi akademikoa eratu zuen HABEk Donostian (Donostiako Miramar Jauregian, 2008ko irailaren 12an), eta ikasturtearen irekiera-ekitaldian David Crystal hizkuntzalari ezaguna aritu zen hizlari, "Keeping languages alive - Hizkuntzen biziraupena - Conservar vivas las lenguas" izenburupean. Hizkuntzen Nazioarteko Egunean, gogoeta sakona egin nahi izanzen hausnartzeko zer egin behar den hizkuntza bat bizirik eta osasuntsu mantentzeko, hizkuntza gutxituek beren estatusa gorde edo hobetzeko, zailtasunak dituzten mundu honetan.
Beheko bideoan, hitzaldi osoa duzue entzungai ingelesez, eta euskarara itzulita.
Juan Carlos Moreno 2007/2008 ikasturtearen irekiera-ekitaldian hizlari aritu zen Bilbon, "Del bilingüismo pasivo al bilingüismo activo" izenburupean.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.