H266 - 2009/10 ikasturtearen hasiera euskaltegietan: ekitaldi akademikoa

Argitaratua: Wednesday, 30 September 2009, 12:31 PM
DVD 72

2009-2010 ikasturteari ongietorria egiteko eta matrikulazio-kanpaina sustatze aldera, helduen euskalduntze eta alfabetatzean lanean ari diren lagunei zuzendutako ekitaldi akademikoa eratu zuen HABEk Bilbon, eta ikasturtearen irekiera-ekitaldian Juli Palou Sangrà aritu zen hizlari,  La construcción de la identidad pluricultural y plurilingüística izenburupean.

Azken batean, euskara-irakasleak ikaslearen hizkuntza-aberastasuna areagotu nahi du. Baina errusiar panpinen ereduak, non hizkuntza batzuk beste batzuen barruan dauden, ez digu balio aberastasun hori azaltzeko. 

Bestalde, balio digu dinamismoa aipatzeak, hizkuntza- eta kultura-sistema hainbaten artean sortzen diren harremanak aipatzeak.

Beraz, esan dezakegu euskara-irakaslea leiho bat mundura zabaltzea dela, beste ikuspegi batetik azaltzeko. Eta zabalkuntza horrek eragina du nortasun kulturaniztun eta eleaniztunaren eraiketa-prozesuan. Irakaslea prozesu horretara hurbil daiteke "hizkuntza-bizitzaren kontakizun"en bidez. Ikaslearen hizkuntza bakoitzarekin zerikusia duten trebetasunak ageri dira kontakizun horietan, nola ikasi dituen, nola dituen gogoan, nola ahazten, nola egunero erabiltzen, eta bereziki, nola eragiten duen hizkuntza berria ikasteak nortasunaren eraiketa-prozesuan.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.