Hiztunen bizitzan zehar jarrera linguistikoetan ematen diren aldeketei deritze "muda linguistiko". Sarrera honetan, gai horren inguruan azken boladan argitaratu diren hiru dokumentu aipatuko ditugu. Bitan, euskara-hiztunak aztertu dira; hirugarrena, berriz, euskaraz idatzita dago.
Ameriketako Estatu Batuetan bizi direnen artean euskararen transmisioa aztertu zuen Lis Ruiz de Erentxunek masterreko ikasketak burutzeko. UNEDen aurkeztu zuen 2017ko udaberrian eta eskura dago lan osoa e-spacio deritzon gunean.
Koherentzia aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ikastaro honetan, koherentzia esaldi pilaketa hutsa baino askoz gehiago dela ikusiko dugu, eta haren inguruko korapiloak askatu eta testu ulergarriagoak idazten trebatuko gara.
Argitasuna aspaldiko kezka da euskararen erabiltzaile guztiontzat. Ikastaro honetan, prosamoldea iluntzen duten auziak aztertuko ditugu, azaletik bada ere, eta trebezia eskuratuko korapilo horiek askatu eta testu ulergarriagoak idazteko.
Kamara, kamera, ganbera, ganbara. Kamara baztertzea erabaki du Euskaltzaindiak eta kamera erabiltzea haren ordez, nazioartekoena hori delako; eta, horrenbestez, kamera, ganbera eta ganbara gelditu dira Hiztegi Batuan jatorri bereko hitzak izanik bakoitzak esanahi desberdina hartuta.