Prestakuntza-jarduerak

Idazkuntzaren hasi-masiak (2.1): KOHERENTZIA Bilbo

Argitaratua: Tuesday, 4 December 2018, 11:40 AM
Julia Marin

Izena eman Bilboko ikastaroan

Julia Marin

Billabonako ikastolan eta Donostiako HABE euskaltegian irakasle hamar bat urtean ibili ondoren, letrekin topo egin zuen, Martuteneko Itzultzaile Eskolan. Harrezkero, komunikazio teknikak jorratzen eta esperimentatzen dihardu.
1992an, Xabier Mendiguren Bereziarturekin batera, Itzulidatz lan-taldea sortu zuen, mordoxka bat irakasle, itzultzaile eta idazle trebatu dituena idatzizko komunikazioan. Hamalau urte eman ditu Testu interpretazioa euskaraz gaia irakasten Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean.

Helburuak

Orokorrak:

  • Testugintzaren alderdi funtsezkoak ezagutu eta bereiztea: egokitasuna, koherentzia eta kohesioa.
  • Pentsamendu logikoaren garapenean trebatzea.
  • Hizkuntz kalitatearen oinarriak moduluan ikasitako baliabideak testu idatzietan aplikatzea.

Operatiboak

  • Koherentzia zer den ulertzea: terminoen glosarioa.
  • Pentsamendua lantzea (buru-gimnasia).
  • Paragrafoak eraikitzen eta tesi baten zerbitzura jartzen ikastea.
  • Esaldiak josten ikastea, paragrafoak eratu eta testuaren haria/ardatza eraikitzen joateko.
  • TEMA-REMA segidaren erabileran trebatzea.

Programa laburtua:

Unitate didaktikoak

Irakastordu-kopurua
1. Testu azterketa: tesia 2
2. Koherentzia globala Paragrafoa: definizioa, tamaina, garapena 5
3. Testuaren batasuna 2
4. Testuaren bolumena: informazio planoak / ideien hierarkia 2
5. Testuaren egitura/hezurdura: eskema 2
6. Koherentzia lokala: diskurtsoaren haria/ardatza 5
7. Aurrerabide tematikoa: Tema/Rema 2
8. Pausaldiak 1
GUZTIRA 21

Metodologia:

Ikastaroa praktikara zuzendurik egongo da bereziki, eta ariketa praktikoetan oinarrituko da. Dinamika horrek eskola-orduetatik kanpo lan pixka bat egitea eskatuko dio parte hartzaileari, hainbat testu berridazteko edo itzultzeko proposatuko baitzaio. Eskoletan, berriz, funtsezko azalpen teorikoak eman, ariketak zuzendu eta zalantzak argituko dira.

  Izenburua

Idazkuntzaren hasi-masiak (2.1): KOHERENTZIA
Bilbo

  Antolatzailea

 HABE

  Ikastaro-mota

 Aurrez aurrekoa

  Aditua:

 Julia Marin Arteaga

  Iraupena:

 15 ordu / 5 saio

  Noiz-nongoak

 Bilbon
 Euskararen Etxean (Areto Gorria) Agoitz plazan, 1
  • Urtarrilaren 14an eta 28an
  • Otsailaren 11n eta 25ean
  • Martxoaren 11n eta 25ean
  • Apirilaren 8an

 Orduak: 12:00 – 15:00
 Iraupena: 21 ordu / 7 saio

  Norentzat

 Helduen euskalduntze eta alfabetatzean diharduten euskara irakasleak

  Matrikula

 69,40 €

  Izena emateko epea

 2018/12/05 – 2019/01/08

  Eskaerak onartzeko eguna

 2019/01/09