Prestakuntza-jarduerak

Idazkuntzaren hasi-masiak (1.3): Argitasuna -Donostia

Argitaratua: Thursday, 7 June 2018, 11:40 AM
Julia Marin

Izena eman Donostiako ikastaroan

Julia Marin

Billabonako ikastolan eta Donostiako HABE euskaltegian irakasle hamar bat urtean ibili ondoren, letrekin topo egin zuen, Martuteneko Itzultzaile Eskolan. Harrezkero, komunikazio teknikak jorratzen eta esperimentatzen dihardu.
1992an, Xabier Mendiguren Bereziarturekin batera, Itzulidatz lan-taldea sortu zuen, mordoxka bat irakasle, itzultzaile eta idazle trebatu dituena idatzizko komunikazioan. Hamalau urte eman ditu Testu interpretazioa euskaraz gaia irakasten Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean.

Helburuak

Orokorrak:

  • Zuzentasun gramatikaletik testurako pausoa ematea.

  • Prosamolde komunikatiboa bermatzeko irizpideak aztertu eta lantzea.

  • Gaur egungo prosaren gaineko gogoeta bultzatzea.

Operatiboak

  • Euskararen estiloa ardatz harturik, testu argiak idazteko irizpideak landuko dira, batez ere erdal interferentzia lexiko zein sintaktiko batzuen ondorioez ohartuz eta euskarazko eredu egokiak ikusiz.

  • Prosa korapilatzen duten gaiak jorratuko dira.

Programa laburtua:

Nominalizazioak, aposizioak, erlatibozko perpausak eta gerundioak.

Metodologia:

Ikastaroa praktikara zuzendurik egongo da bereziki, eta ariketa praktikoetan oinarrituko da. Dinamika horrek eskola-orduetatik kanpo lan pixka bat egitea eskatuko dio parte hartzaileari, hainbat testu berridazteko edo itzultzeko proposatuko baitzaio. Eskoletan, berriz, funtsezko azalpen teorikoak eman, ariketak zuzendu eta zalantzak argituko dira.

Izenburua

Ahoskera I: Euskararen prosodiarantzIdazkuntzaren hasi-masiak (1.3): Argitasuna
Donostia

Antolatzailea

HABE

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Aditua:

Julia Marin Arteaga

Iraupena:

15 ordu / 5 saio

Noiz-nongoak

 Donostian
 HABEren egoitzan, Vitoria-Gasteiz kalean
2018ko urriaren 5 eta 19an, azaroaren 16 eta 30ean eta abenduaren 14an
Ordua: 10:00 – 13:00

Norentzat

Helduen euskalduntze eta alfabetatzean diharduten euskara irakasleak

Matrikula

52,10 €

Izena emateko epea

2018/09/03 – 2018/09/24

Eskaerak onartzeko eguna

2018/09/26