"Abiadore" hitza baztertzea nahi du Euskaltzaindiak "hegazkinlari" eta "pilotu" aldeztuz. "Abioi" ez dago hobetsita ("aireko" eta "hegazkin" baizik), Hiztegian dagoen arren; baina gaztelaniaz ("avión") eta frantsesez ("avion") erabiltzen denez zaila izango da "abioi" hitza ez erabiltzea barra-barra. Ildo beretik, "aeroplano" ez da hautatu beharreko hitza "aireplano" baizik. "Abioneta"z ere ahaztu behar dugu "aireplano txikia" bailitzateke erabili beharrekoa. "Aireportua" da, noski, tokia horiek guztiak lurreratzeko eta aireratzeko edota "aerodromoa" (ez "airedromo").
EGLUn "zerbait" eta "norbait" izenordainak izenondo baten laguntzan ager daitezkeela azaldu zuen Euskaltzaindiak eta horrelakoetan izen sintagma eta guzti erabili ohi dugula. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren "zerbait" izenordainaren sarreran, ordea, kontrakoa gomendatu du. "Norbait" izenordainaren sarreran, aitzitik, gomendiorik ez dago, ez eta adibiderik izenondo baten laguntzan. Orotarikoan aldiz, bai; "norbait" sarreran mugagabeko izenondoaren adibidea egon badago. Zer egin?
Aditz batzuen partizipioaren (burutua) inguruan zalantzak sortzen dira batzuetan; bestetan, aldiz, aditz-izena da ondo bereizten ez dena, eta aditz-oin batzuekin ere beste horrenbeste gertatzen da. Komunztadura ere arazotsua da zenbaitetan, edo esanahia bera. Nahasteak usuago gertatzen diren aditz batzuk aukeratu ditugu, eta erabilera-aukeren berri eman, aditzak alfabetikoki ordenatuz
Mugakizun bereziko hitz-elkarketen barruan daude multzo-elkarteak: besteak beste, pare, pila, mordo, multzo… izenak daramatzatenak. Marratxoaren erabilera horrelakoetan alde batera utziko dugu oraingoz, eta beste kontu bati ekingo diogu: komunztadurari. Horrelakoetan, singularra erabili behar al da? Plurala onartzen al dute? Pare aztertu eta ikusiko dugu zein diren ohiko erabilerak.
Esternoi* hitza espresuki baztertu zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan eta esklusioari eutsi dio Euskaltzaindiaren Hiztegian. Hala ere, hitz eratorrietan eta hitz-elkarketan "esterno" edo "esternoi" osagaia azaltzea posible da, batez ere kontuan hartzen badugu Anatomiako terminologia guztiz estandarizatua dagoela nazioarte mailan.
Adjektibo moduan "super"rek bikaina esan nahi du eta iparraldean, harroa. Izen moduan gasolina mota bat zen eta, azkenik, erabiltzen da supermerkatu hitza laburtzeko. Aurrizki moduan euskarak bereganatutzat jo daiteke, gainetik adierazten du, edo handitasuna gaineratzen dio laguntzen duen izenari. Hiztegiak super aurrizkidun hitz batzuk jasotzen ditu eta Euskaltermen badaude beste zenbait jasota. Bestetik, gaur egun, ahozkoan maiz erabiltzen da "super" izenondoen eta adberbioen aurretik balio superlatiboa emateko (gaztelania bidez mailegatutako erabilera, zalantzarik gabe). Bizitasuna ematen dio ahozko hizkuntzari –eta adierazkortasuna–, baina ez da hiztegi aberatsaren seinale, eta idatzirako ez genuke gomendatuko. Badira modu jatorragoak balio hori lortzeko.
Mendeurrena ari da ospatzen Euskaltzaindia. Egitarau oparoa prestatu dute horretarako: ekitaldi instituzionalak eta artistiko-kulturalak, argitalpenak, jardunaldi akademikoak... Azken hauek streaming bidez ikusentzuteko aukera egoteaz gain, erakundeak YouTube esparruan duen kanalean jasotzen dira gerora.