Irakasbil
Foroak
Didakteka
Oihanaren aditza eta aditzaren oihana
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1151
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskararen aditza ikasteko metodologia berri baterako zenbait ardatzen lanketa proposatzen da artikuluxka honetan. Hizkuntzaren fenomenologiaren baitatik abiatuta, umeen hizkuntz jabekuntzatik bereziki, ikasprozesuen abstrakzio praktikoak atera daitezke.
Aditz-sistemaren ardatzak aktanteak eta aspektu-denbora dira, gehi umeak epe luzera bereganatzen duen oinarri lexikoa. Elementu hauen ikasprozesua mailakakoa da, eta ez zaio erraza egiten umeari, ezta ere bigarren hizkuntza ikasten ari denari. Forma asko logikaz ikasten ditu umeak, zuzen zein oker, eta logikarik gabeko, edota logika narratseko formak, pixkanaka-pixkanaka ikasi eta bere sisteman barneratzen ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika
Euskara Batua eta Ortoepia
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1650
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ortoepia fonemen ahoskera zuzena erabakitzen duen zientzia da (1); hau da, hizkuntza baten ahozko kodeaz arduratzen den zientzia dugu. Eta hementxe dago gakoa: euskara batuaren idatzizko kodeak, idazkerak, alegia, ez digu nola ahoskatu behar dugun adierazten.
"Hizkuntza komunikatzeko da eta gehienbat ahoz komunikatzen gara. Horregatik, ba, euskara biziak iraungo badu, ahozkoa eta literaturazkoa, biak dira beharrezko bata bestearen osagarri" (2). "Ezer baino lehenago hau gogorarazi behar: hizkuntza berez eta funtsean ahozko kodigo bat denez gero, euskara batuaren proiektuak ere ezinbestean eman behar dituela ahozkuntz arauak; edota, fonología batua proposatu behar duela. Alegia, batuan mintzatzeko kode bat".
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
"Esperantoa ikasgai" metodoa
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1051
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Labur-labur metodoaren inguruko zehaztasunak eman: izenburua; argitaratu zen urtea; metodoaren osagaiak (zenbait liburu, zinta, beste baliabide osagarri ... ). Esperantoa Ikasgai da metodoaren izenburua. 1990eko abenduan argitaratu zen. Osagairik ez duen metodoa da, bakar nahiz irakaslearen laguntzaz erabil daitekeena.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
Euskara Etxean Metodoa
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1106
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskara irakasteko metodogintzan eginiko bidea islatu nahi dugu hemen; euskararen irakaskuntzan ezer onik egin bada, besteak beste, tresna hauei esker izan baita. Oraingo artikulua bilduma honetako bigarrena dugu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
Esaldietan kasu-funtzioa duten egituren ulermena euskaraz - Euskal psikolinguistikaz tesi bat
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1145
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskalgintzan, psikolinguistika gai arrotza zen duela hamabost urte. Geneva aldera abiatu nintzenean, elebitasunaz kezkatzen nintzen. Suitza, eta bereziki, Geneva, lurralde-hizkuntzanitza izanik, han espero nuen aurkitzea gure elebitasunarentzat azterbidea.
Egia esan, ez nuen elebitasunaz lan sakonegirik aurkitu. Aldiz, Piaget-en inguruko Psikolinguistika Eskola ospetsuarekin egin nuen topo. Bertan Sinclair, Ferreiro, Bronckart eta besteek garatutako ikerbideetatik euskararen jabekuntza aztertzeko aukera interesgarria eskaintzen zitzaidan, eta bide horri heldu nion.
Lau urteko lanaren ondoan, 1983an aurkeztu eta defendatu nuen tesia, "La compréhension des structures a fonction casuelle en Basque", Genevako Unibertsitatean. Emaitzen zabalkundeari begira, J.P. Bronckart zuzendariarekin, 1982an, tesiaren atal batean oinarrituz, esaldi iragankorren ulermenean hain zuzen, argitaratu nuen lan bat aldizkari espezialdu batean'. Beste atal bat, berriz, egitura iragangaitzak oraingoan, II Euskal Mundu Biltzarrean aurkeztu nuen.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika
Parasinsinpara... sinparasinpara...
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1120
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Parasinsinpara... sinparasinpara...
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Ume erdaldunak D ereduan: gogoetarako zenbait puntu
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1092
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Zenbat eta gehiago hobe" eta "Zenbat eta lehenago hasi hizkuntza bat ikasten orduan eta errazago". Horra herriaren usteak, gurasoek beren umeentzat eskolako hizkuntz eredua aukeratzerakoan eragina izango dutenak. Eta eskolako ihardunarekin topo egin dezakete, ez bait dira beti bere osoan beteko definizio zehatzak.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Ea nork ezagutzen duen ondoen su-koloreko ilea zuen emakumea!
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1181
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Entzumena lantzerakoan, beti horrela ez bada ere, testuaren ulermenera bideratzen ditugu ikasleen ahaleginak; eta askotan horixe da bukaeran neurtu ohi dena, entzundakoaren ulermena, alegia. Beste zenbaitetan, berriz, entzundako testuan oinarritzen gara mintzamena bultzatzeko. Hona hemen "entzundako testu"-ari askoz etekin hobea atera ahal izateko proposamen bat.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 27







