Irakasbil
Foroak
Didakteka
Solasean: Bigarren hizkuntzaren eskurapena:zertan laguntzen die ikerketak irakasleei?
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 872
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Rod Ellis Linguistika Aplikatuko irakaslea da Temple Unibertsitatean, Japonian. Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu bigarren hizkuntzaren eskurapenaz, hala nota Understanding Second Language Acquisition (Oxford University Press), eta, oraintsuago, lnstructed Second Language Acquisition (Blackwell) eta Second Language Acquisition and Language Pedagogy (Multilingual Matters).
Elkarrizketa honetan Rod Ellis-ek aztertuko du zernolako ekarpena egin, egiten eta egingo dioten BHEren gaineko ikerketek ELT. Bi gai nagusi hartuko ditu aintzat: a/de batetik, zeintzuk diren eskolan BHE errazten eta bultzatzen duten baldintzak, eta, bestetik, irakasleek zelan sor ditzaketen baldintza horiek. Gramatikak EL Teko eskoletan daukan eginkizuna aztertuko du bereziki, bere azken ikerlanak ere deskribatuz. /Ido beretik, gramatika irakasteko zenbait planteamendu proposatuko ditu, BHEren gainean nagusi diren ikuskerekin bateragarriak. Bestalde, eskolako interakzioari buruzko azterlanek eta ikasleen arteko diferentzien ikerketek irakasleari zernolako informazioa eman aha/ dioten ere izango du hizpide.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
Hitzik gabeko komunikazioak irakaslearen diskurtsoan eta ikasgelan duen eragina
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 895
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, testuinguru gisa, komunikazio-eredu bat aurkezten dugu bere barnean hitzik gabeko komunikazioa hartzen duena.
Izan ere komunikazio-mota hori, sistema bat denez, beste sistemekin elkarreraginean, informazio-iturri ugaria baita. Ondoren, komunikazio horren ikerketan ari diren diziplinak aipatuko ditugu eta komunikazio-modu hori ikasgelako esparruan kokatuko dugu. Gero, irakaslearen diskurtsoan ez-hitzezkoa zertarako den azalduko dugu, irakaskuntzako jardunaren aribide ez-hitzezkoak sailkatzen dituzten ereduak aurkeztuz, eta, azkenik, ikasgelako bizitzan, eta bereziki ikasleekiko elkarreraginean, hitzik gabeko komunikazioak dituen inplikazioak aztertuko ditugu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
Kasuak eta postposizioak: deklinabidea eta postposiziobidea
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 858
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Deklinabidea, postposizioak, kasuak... zer diren eta nota funtzionatzen duten aztertu eta horiek guztiak era logiko batez sailkatzeko ahalegina eskaintzen du artikulu honek.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Nola erabili kantak ikasgelan euskara ikasteko: zenbait gogoeta eta ariketa bat
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 1457
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jakin badakigu euskara-irakasleak, gure programazioan kantak sartu behar direna, bai gogoko ditugulako, bai ikasleek eskatzen digutelako. Baina ba ate dakigu kantei etekina ateratzen? Pozik ateratzen ote gara, gogoko kanta eta horren gaineko ariketa bat hartu, eta ikasgelara joan garenean? Artikulu honek galdera ilun hariei eta antzeko beste batzuei argitasun pixka batez erantzun nahi die.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
ldazmena lantzen: esperientzia bat
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 757
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hemen duzuen lantxo honetan hiru irakaslek geure esperientzia azaltzen dugu. Idazmena lantzeko sarri askotan erabili ohi den modu asperarriak, idazteko gai hutsak emateak alegia, ez die laguntza handirik eskaintzen ikasleei. Horrekin gogaituta, irakasleok beste bide bati ekin diogu idazlanak garatzeko prozesuari erreparatuz.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
Entzumena lantzeko ariketen gaineko zenbait gogoeta
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 799
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Badirudi aspaldi honetan euskararen irakaskuntzan dihardugunongan hausnarketarako jarrera zabalduago dabilela, eta apurka-apurka errotuz doala. Halaber, entzumena lantzeko ariketei orain artean ardura handirik ez diegula eman iruditzen zaigu.
Hori dela eta, horren inguruko ikastarotxo bat antolatu genuen Zornotzako Barnetegian 1996ko ekainean, hortik abiatuz eguneroko jardunean erabiltzen ditugun materialak aztertu eta hobetzeko, baita geure irakasle-gaitasuna sendotzeko ere. Halatan, ikastaro hura gogoan, hainbat entzungai prestatu, ikasleekin erabili, eta ikasgeletan gertatuaren argitan aztertzeari ekin genion. Horixe da, hain zuzen ere, artikulu honetan deskribatzen dugun esperientzia.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka: metodologia (II)
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 1155
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurreko artikuluan programazioa izan genuen hizketagai. Oraingoan, metodologia. Kurrikulu berriko metodologia aztertzeko, hiru atal bereiziko ditugu: lehena, kurrikulua Pragmatika izeneko paradigma berrian kokatzea; bigarrena, hizkuntzen irakaskuntzan erabili diren estrategia metodologiko nagusiak gure irakas/kasprozesuaren continuumean integratzea; eta, hirugarrena, ariketak diseinatzeko hainbat orientabide eskaintzea.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 40
Syllabusak, corpusak eta datuek gidatutako ikaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 801
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bi syllabus-mota bereizten ditu artikulugileak. Lehenengoak hizkuntzaren egiturak, nozioak, funtzioak hartzen ditu aintzat. Bigarrenak, berriz, ikasgelan burutu beharreko jarduera-multzo bat eskaintzen du, atazak, alegia. Eta, ez du aintzakotzat hartzen horretarako erabil daitekeen hizkuntza. Lehenengoak zuzentasunari begiratzen dio. Bigarrenak, berriz, jarioari. Nola orekatu osagaiok bietako baten kaltetan aritu gabe? Horra hor artikulugilearen kezka eta artikuluan jorratuko duen aztergai nagusia.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 39







