Irakasbil
Foroak
Didakteka
EGALIK: euskara enpresa-giroan kudeatzeko tresna
- Didakteka
- Sortua: 2002(e)ko apirilak 29
- Bisitak: 924
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hona hemen teknologia berriek gure alorrean, helduen euskalduntze-alfabetatzean, duten islaren beste adibide bat. EGALIK softwarea AEK-k
eta Elgoibarko MEIk (Makina eta Erreminta Institutua) elkarlanean egindakoa da. Enpresa-munduan euskalduntzen ari direnentzat sortu dute, nork bere ikasprozesua gertu-gertutik bideratu ahal izan dezan. Artikulua proiektuan bete-betean sarturik dauden bi arduradunen eskutik datorkigu.
- Atalak:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 49
Egiak eta gezurrak ahozkoaren eztabaidan
- Didakteka
- Sortua: 2002(e)ko apirilak 2
- Bisitak: 759
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan sekuentzia didaktiko bat proposatzen dugu, hezkuntzaren
bigarren mailan ari direnei zuzendua, ahozko diskurtsoari dagozkion
argudio-estrategiak ikasten laguntzeko. Ikasleek egunero-egunero ikastetxean, familian eta komunikabideetako publizitatean jasotzen dituzten mezuetako arrazoiketa desberdinen ezagutzak eta gezurrezko arrazoien azterketak bide ematen diete argudioen eraginkortasuna eta balioa aztertzeko, anbiguitateak, gezurrak, azpikeriak eta pertsuasio-kutsuko enuntziatuei antzemateko. Gainera, aurkezten ari garen gogoeta hau oinarrizko pauso bat da, ikasleek arrazoiketaren mekanismo hauek jakinaren gainean erabil ditzaten.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 49
Lurrikara demografikoak helduen euskalduntzea ere astintzen du
- Didakteka
- Sortua: 2002(e)ko apirilak 2
- Bisitak: 737
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta ikasle edadetuagoak ari dira euskaltegietara iristen. 2000-2001
ikasturtean 36-45 adin-tarteko ikasleak %25,14 ziren, eta, 45 urtetik gorakoak ia %10 ziren. Gero eta aukera handiagoak daude hirugarren adinean ikasteko. Unibertsitateak ere bere ateak ireki dizkie adindunei. Bakarne González Enkarterriko udal euskaltegiko irakasleak dioskunez,
bere esperientzia lagun, euskara hirugarren adinean ikastea ez da inolaz
ere egiteko antzua. Baina bai hartu behar direla kontuan hainbat ezaugarri
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 49
HABE aldizkaria: paperezko argitalpena eta teknologia berriak elkarrekin uztartuz
- Didakteka
- Sortua: 2002(e)ko apirilak 2
- Bisitak: 860
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta pisu handiago dute teknologia berriek gure bizimoduan. Euskararen
alorrean ere nabarmena da aurrerapen teknologikoen isla. Hogei urte bete berriak ditu HABE aldizkariak. Ibilbide horretan hainbat eta hainbat aldaketa izan ditu. Eta agian oraingoa da sustraikoena. Gaur egun, paperezko euskarriaz gain argitalpen elektronikoa ere bai baitago irakurle (eta ikusle eta entzuleen) eskura. Aldaketa horien berri emateko, HABE aldizkariaren egileak beraiek ditugu artikulugile.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 49
Haur hizkeraren erabileraz
- Didakteka
- Sortua: 2002(e)ko apirilak 2
- Bisitak: 2021
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honen helburu nagusia haur hizkera nolakoa den erakustea da. Honekin batean, “haur hizkera” terminoen definizioa zehaztu eta hizkera honetako ezaugarri garrantzitsuenak, orokorrak eta euskarazkoarenak, zein diren azaltzen dira. Ondoren, hiru ardatzen inguruan antolatu da gaia: noiz erabiltzen den, nork jotzen duen hizkera honetara eta nola erabiltzen den benetan.
Azken puntu hau jorratzean, hizkuntzaren hiru habe nagusiak ukitzen
dira (fonetiko-fonologikoa, morfosintaktikoa eta lexikoa), eta sailez sail
arruntean hartuz, nolako gertakariak izaten diren aurkezten. Lanean zehar agertutako datuetatik atera daitezkeen ondorio nagusiak honako hauek dira: hizkera honetako ezaugarrien erabilera helduen esku dago, ez da batere erregularra eta muga (nahiko) finkoak ditu.
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 49
- Hizkuntza-arloa:
- Dialektoak
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
Xede Berezitarako Hizkuntz irakaskuntzako metodologiaren zenbait alderdi
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 766
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Xede berezitarako hizkuntz irakasle guztiek egiten duten galdera da: Metodologia berezi bat, desberdina, erabili behar al da Xede Berezitarako Hizkuntz irakaskuntzan? Erantzuna ezezkoa da eta gai horretan teoria guztiak bat datoz.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
Xede Berezitarako Hizkuntz irakaskuntzarako material didaktikoen analisia eta ebaluazioa. Irakaslearen zeregina
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 950
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikastaro batean eta talde jakin batentzako zer material erabiliko dugun erabaki aurretik, ezinbestekoa da beharren analisia egitea. Izan ere, hori egin ezean, ikastaroa metodo baten baitan jarriko genuke, eta hori da, hain zuzen ere, egin behar ez dena.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Xede Berezitarako Hizkuntzaren kontzeptua eta horren inplikazioak hezkuntzan. Beharren analisiaren garrantzia
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko urriak 11
- Bisitak: 836
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lau gai aztertuko ditugu txosten honetan: 1) Xede Berezitarako Hizkuntzaren historia eta garapen-aldiak gaingiroki aurkeztuko ditugu. 2) Ondoren, Xede Berezitarako Hizkuntzaren kontzeptua definitzen saiatuko gara eta irakaskuntzan izan ditzakeen inplikazioak ikertuko ditugu. 3) Jarraian, Beharren analisiaren kontzeptua arakatuko dugu eta geure aurrean izango dugun taldearen berezitasunak ahalik eta ondoen zehazteko, bere garrantzia azpimarratuko. 4) Azkenik, taldearen beharrei erantzuteko programazio egoki bat nola egin daitekeen ikusiko dugu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 4







