Irakasbil
Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ebaluazioa eta helduen euskalduntzea
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko abuztuak 28
- Bisitak: 949
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ebaluazioak ikas-irakas prozesuan izan duen, oraintxe bertan duen eta aurrera begira izan dezakeen eraginaz jardutean, ezin da ahantzi ez garela helduen euskara-irakaskuntzan dihardugunok soilik gai horretaz kezkatuta bizi garenak
lkasleen hiztegi aktibo eta pasiboa neurtzen
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko abenduak 28
- Bisitak: 1345
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu hau hiztegi aktibo eta pasiboaren kontzeptuak aztertzera dakar eta ikasgelan irakasleak jarraitu ahal izango duen jardunbidea eskaintzera. Jardunbide horren bidez hiztegi aktibo eta pasiboaren arteko proportzioa eta hiztegi-mota hauetako bakoitzaren tamaina jakin ahal izango ditugu. Behin neurketa hauek egindakoan, kapaz izango da irakaslea ikasle bakoitzari hiztegia aberasteko egokiena zaion planketa taxutzeko.
Gaitasuna helburu denean
- Argitalpenak
- Sortua: 2015(e)ko abuztuak 22
- Bisitak: 1681
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urteotan, “gaitasun” kontzeptuak pentsaezinezko bidea ireki du curriculumetan, eta, zer esanik ez, taxonomia, programazio eta ebaluazio prozesuetan. Horrela, gero eta eremu zabalagoa hartu du gaitasunen inguruko diskurtsoak hezkuntza formaleko eremu eta mailetan, hasi Derrigorrezko Lehen Hezkuntzan eta amaitu Unibertsitatean, eta, ia-ia, ikuspegi nagusi bilakatu da gaur egun.
Gainbegiratzeko ereduak: aukerak
- Didakteka
- Sortua: 1989(e)ko abuztuak 22
- Bisitak: 1331
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gainbegiraketa da irakasle zein irakaslegaien prestaketan garrantzi uka ezina duen atala. Modu askotara plantea liteke. Hala ere, hizkuntz irakasle-prestatzaile asko, betiere, arrazoi berberetan oinarriturik eta gainbegiraketa-modu berberetan jardunez etengabe ari dira eskura dauzkaten aukeren bilduma mugatzen. Artikulu honen xedea da gainbegiratzeko zenbait bideren mugak azaltzea eta erabil litezkeen beste batzuen abantailak ezagutaraztea, ondoren, irakasle- prestatzaileek gainbegiraketa-modu horiek ibilian jar ditzaten. Gainbegiratzeko bost modu azalduko ditugu hemen: 1) zuzentzailea, 2) alternatiboa, 3) lankidetzazkoa, 4) ez-zuzentzailea eta 5) sortzailea.
Ekintza osagarriak: kanpo-ekintzen hausnarketa bat
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko abuztuak 10
- Bisitak: 1274
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honen abiapuntua 1988ko urtarrilaren erdialdera jarri behar da. Garai hartan ebaluazio-bileren jarraipenari eskualdeka ekin zitzaion. Bilera horietako batean mahaigaineratu zen kanpo-ekintzen inguruko azterketa bat egitearen premia. Adierazpen horrekin ordura arteko ekintzetan somatzen zen nolabaiteko norabide-eza azpimarratzen zen. Zuzendarien eritzitan
EGA: 1992ko azterketa- eredua
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 920
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
EGAko azterketa-ereduaren garapen historikoa azaldu ondoren, horren inguruan egon den zenbait kezka aztertzen da; 1992rako, ondorioz, finkatu diren aldaketak zerrendatzen dira: aukera anitzeko galderez osatutako atariko probaren eta orain arteko azterketa-zatietan egin diren aldaketen berri zehatza ematen da. Azterketa zaildu den edo numerus clausus-ik dagoen argitu ondoren EGArako etorkizun-perspektibak deskribatzen dira.
Porrota euskaltegian
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 857
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zenbatetan galdetu diogu geure buruari zergatik ez ote duten hainbat ikaslek urratsen bat gainditzen, ikasle bakoitzaren arazoa den edo gure eskuetan ote dagoen emaitzak hobetzea?
Maiz entzuten dira honelako galderak eta gai honi buruzko hamaika gogoeta euskaltegietako irakasleen geletan. Buruhauste honetan lagungarri izan nahi du lan honek. Berau burutzeko, soziolinguistikak eskaintzen digun metodologia erabili dut; alde batetik, azterketa kuantitatiboa -suspentsoak zenbatu eta suspentso horien ezaugarriak aztertu kuantitatiboki- eta, bestaldetik, azterketa kualitatiboa -suspentsoen zergatia ikertu-.
Nola sortu komunikatzeko gaitasuna neurtzeko testak: kasu baten azterketa
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 936
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Erresuma Batuan ingelesa hizkuntza arrotzaren irakaskuntzan komunikatzeko gaitasuna neurtzeko sortu diren azterketa batzuen gorabeherak eta ñabardurak azaltzen ditu artikulu honek. Egilearen ustez, hizkuntza bat "bere herrian" irakastea berdintsua da beti, dela ingelesa Erresuma Batuan, dela euskara Euskal Herrian. Artikulugileak, bere eskarmentuan oinarriturik, komunikatzeko gaitasuna sailkatu eta aztertzeko moduari buruz hainbat iradokizun egiten ditu. Bere ustez, baliagarriak izango dira euskararen irakaskuntza / ebaluazioan ari diren irakasle eta ikertzaileentzat. Lau trebetasunak neurtzeko azterketak sortzeko oinarria ezartzen du artikuluan eta, adibideak emanez, komunikazio-helburuak bateratuz ikasgela eta test!azterketak nola elkarrekin lotu ere argitzen du.







