Ekintza osagarriak: kanpo-ekintzen hausnarketa bat

Argitaratua: ostirala, 1990(e)ko abuztuaren 10(e)an, 13:20(e)tan
Geure iturrietatik

Lan honen abiapuntua 1988ko urtarrilaren erdialdera jarri behar da. Garai hartan ebaluazio-bileren jarraipenari eskualdeka ekin zitzaion. Bilera horietako batean mahaigaineratu zen kanpo-ekintzen inguruko azterketa bat egitearen premia. Adierazpen horrekin ordura arteko ekintzetan somatzen zen nolabaiteko norabide-eza azpimarratzen zen. Zuzendarien eritzitan beharrezkoa zen egoeraren azterketa egitea.