Irakasbil
Didaktika
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Hiztegiaren inguruan
- Didakteka
- Created: 1 August 1987
- Visits: 1038
- Comments: 0
- Favorites: 0
Jarrera desberdinak sortu izan dira hiztegiari begira hizkuntza bizien irakaskuntzan. Hitz egin, entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko hiztegiak duen balioa inork ez du inoiz ere zalantzan jarri. Komunikazioaren gutxieneko mailan elementu linguistiko garrantzizkoena da; hutsaren hurrengoa balio baitute gramatikak eta fonetikak hitzik gabe. Zenbaitetan, gaizki ahoskaturiko hitzez baita egitura okerrez jokaturiko hitzez ere lortzen dugu komunikatzea. Aitzitik, ordea, hitz desegokiez paratutako esaldia ez du inork ulertuko, nahiz eta joskera zuzena erabili eta ongi ahoskatua izan.
- Atala:
- Egilea:
- Cenoz, Jasone
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 14
Mario Rinvolucri
- Didakteka
- Created: 6 April 1987
- Visits: 829
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ingeles irakaslea eta Ingalaterrako Canterburyn bere egoitza duen Pilgrims erakundean ikerketa eta garapenerako zuzendaria. Irakaslegoaren prestakuntzara emana dago erabat, eta urtean ehunen bat egun egiten ditu bere herritik kanpo, hizkuntzen didaktikari buruzko ikastarotan lanean. Ingelesa irakasteko metodologiaz gain, gaztelania, italiera eta grekoa Alemanian eta Suizan italiera irakastekoak jorratuak ditu.
Mariok bere buruaz dio ikasgelan bai ariketen alorrean bai psikologiarenean gertatzen den guztiaz arduratutako metodogile dela. Eragin sakoneko artikulu asko eta dozena erdi bat liburu baditu idatziak. Mario Rinvolucri ez da idazle konbentzionala. Hainbeste imitatzaile dagoen alorrean, bere burutazio berri eta berritzaileak eskaintzen dizkigu.
- Atala:
- Egilea:
- Rinvolucri, Mario
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
Euskalduntzearen lehen zortzi urratsetako edukia eta ebaluaketarako oinarrizko erizpideak - 1987
- Didakteka
- Created: 5 April 1987
- Visits: 1641
- Comments: 0
- Favorites: 0
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azaldu zen 1987ko urtarrilaren 28an, aurtengo 17. zenbakian, helduen euskalduntzearen lehenengo zortzi urratsetako edukiak eta ebaluaketarako oinarrizko irizpideak zehazten dituen Kultura eta Turismo Sailburuaren Agindua. Agindua helduen euskalduntzearen programagintzan aurrerapauso berria denez, ZUTABEren orrialde hauetara dakargu osorik, eranskinari buruzko zenbait argibiderekin batera. Argibideok, jakina, ez diote aginduari ez ezer eransten, ez ezer kentzen.
- Atalak:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Curriculuma
- Areas of knowledge:
- Curriculuma
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
Hizkuntz eduki berriak nola aurkeztu klasean
- Didakteka
- Created: 5 April 1987
- Visits: 584
- Comments: 0
- Favorites: 1
Edozein hizkuntz item berri aurkezteak nolarebait item hori gorputz handiagoa den hizkuntzatik isolatzea esan nahi du. Zein hizkuntz eduki irakatsi behar den aukeratzea Syllabusari buruz erabakiak hartzea da, eta Syllabusa gehienetan irakasleak ez beste norbaitek ezarria izaten da. Irakasleari dagokio garrantzia zeri eman erabakitzea eta ikasleari behar hainbat ariketa egiteko aukera ematea.
Irakasleak baditu bere esku bere jardueran aurkezpena eta lanketa erraztuko dioten zenbait teknika eta metodo eta hauen sorburu diren eta beroietan eragina duten faktoreak, ikasleari zein irakasleari dagozkienak; horiek eta hainbat hizkuntz sistema aztertzen ditu artikulu honek.
- Atala:
- Egilea:
- Gruchy, Jill de
- Rudy, Jim
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
Stephen Krashen
- Didakteka
- Created: 7 December 1986
- Visits: 1140
- Comments: 0
- Favorites: 0
Stephen Krashen irakaslea gaurregungo ikertzaile nagusietako bat da hizkuntza aplikatuaren eremuan. University of Southern California-n, Los Angeles-en, irakasten du. Bere 198leko «Second Language Acquisition and Second Language Learning» liburuarekin Modern Languages Association-en saria irabazi zuen, bigarren hizkuntzen irakaskuntzarako urte hartako ekarpenik handienaefgiteagatik. Liburu horretan aurkeztutako ideiak «Principies and Practice in Second Language Acquisition» (1982) delakoan teoria koherente baten osagai bihurturik agertzen dira berriro. 1983.eko urtean «The Natural Approach» izeneko liburua argitaratu zuen, Tracy Terrell-ekin.
- Atala:
- Egilea:
- Krashen, Stephen
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 12
Peter Kline: Sugestopedia hezkuntzan
- Didakteka
- Created: 6 December 1986
- Visits: 1031
- Comments: 0
- Favorites: 0
Peter Kline oraintsu arte Thornton Friends School-eko Zuzendaria izan da Silver Spring USAn. Bere emaztearekin batera kolegio hori sortu aurretik, Washingtoneko zenbait eskola pribatutan aritu zen irakasten. Dunbarton Collegen Zuzendari dramatikoa izana da eta 1951.ean Antzerkiko Elkarte Lirikoa sortu zuen , opera arina egiteko taldea, hamalau urtez lanean aritu dena. Dramaz , antzerkiaz, hezkuntzaz, psikologiaz, fisikaz, literaturaz eta musikaz liburu asko idatzi ditu. Hitz gutxitan esateko, haur eta gazteen irakasle handia da, irakasteko medio gisa sugestopediaz baliatzen dena.
- Atala:
- Egilea:
- Manrique, Saro
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 12
Helduaren motibazioak bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan
- Didakteka
- Created: 6 December 1986
- Visits: 1004
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ezinbesteko indarra du bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan , beste edozer ikasterakoan legez , motibazioak. Horren baitan baitago ikasleak Jan horri ekitea ala ez ekitea, horretan saio luzeago edo motzagoak egitea eta izango duen iraupena. Krashen-en ustez (1981) hizkuntz egokimenak eta jarrerak (faktore afektiboek) zerikusi handia dute noski bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan; baina ez dute beren artean loturarik. Hau da, adimena eta hizkuntz egokimena ez dabiltza jarrera eta motibazioarekin batera.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 12
Elkarrizketa: Joan Melcion
- Didakteka
- Created: 14 August 1986
- Visits: 994
- Comments: 0
- Favorites: 0
Melcion Bartzelonako Hizkuntz Eskola Ofizialeko katalan-irakaslea katalanaren Atalase Maila (Nivel Llindar) landu duen taldearen koordinatzailea izan da. Era berean, bere esku eduki du hizkuntza hori irakasteko antolatu den proiektu multimediaren (Digui, digui... ) koordinazioa ere.
- Atala:
- Egilea:
- Melcion, Joan
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 11







