Didakteka
Klaseko hiru etapa nagusiak: aurkezpena, praktika kontrolatua eta praktika askea
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 19
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 19
- Bisitak: 765
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
SARRERA
Ez dago hizkuntzen didaktikan ikasaioa zenbat unetan banatu eta berauei eman behar zaien segida zehazki arautzen duen eredurik. Hala eta guztiz ere, horretatik ezin da ondorioztatu klaseko lanaren ordenak eta nolakoak inolako garrantzirik ez dutenik.
Monografia honetan, eta arazoa argitu nahian, orientabide-sorta bat eskaini nahi dugu, oso zabaldurik dagoen eredu bat proposatuz. Ereduaren gibelean hizkuntzen didaktikan askok onartzen duen ikaskuntz teoria aurkitzen dugu, honela dioena:
- ikasleak ítem berriak ikusi/entzun egin behar ditu eta ulertu;
- gero, ahoz zein idatziz, itemak gidaritzapean landu;
- eta, azkenik, sormenez erabili.
Aipaturiko teoriaren arabera, prozesu didaktikoa honako oinarrizko une hauen inguruan ardaztu behar litzateke:
- inputaren aurkezpena;
- praktika kontrolatua, edo zehaztasunean oinarrituriko lana;
- praktika askea (hemen ez da ikasleak erabiliko duen hizkuntzaren kontrol zorrotzik, lana jariotasuna lantzean oinarritzen bait da).
lrakasbidea hiru unetan banatzea ez ote da erlatiboa izango? lrakaskuntz prozesuaren analisi hori ez ote da teorikoagoa izango ikasgelan benetan gertatzen denaren deskribapena baino? Beharbada bai. Hala ere, malgutasunez jokatuz gero, hiru unekp eredua balio handiko gerta dakiguke ikasgelako prozesuak hobeto ulertzeko eta, nola ez, ikasaioak egituratzeko.