Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Nola hobetu migratzaileentzako hizkuntzen irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko ekainak 25
- Bisitak: 1106
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzen irakaskuntza nola egokitzen den migratzaile helduen testuingurura aztertzen da sarrera honetan. Kasu horietan, irakasleek malgutasunez eta sentiberatasun handiz jokatzea komeni da. Migratzaileekin bideratutako ikas-irakas prozesuetan, honako gako didaktiko hauek erabili behar dira: bost zentzumenak barne hartzen dituzten jarduerak, errealitateari loturiko ikaskuntza esanguratsua eta eguneroko hizkera erabiltzea. Aldi berean, ezinbestekoak dira osasun mentala zaintzea eta parte-hartzean presiorik ez jartzea.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Aniztasuna
- Edukiak:
- H1
- H2
- Motibazioa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Ekintzara bideratutako ikuspegia
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko apirilak 22
- Bisitak: 890
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Itzulpen Saila 57. zenbaki moduan argitaratu zuen HABEk 2022an Piccardo eta North adituen "Ekintzara bideratutako ikuspegia. Hizkuntz hezkuntzaren ikuspegi dinamikoa" erreferentziazko liburuaren euskarazko bertsioa, lan honek Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarriarekin (EEMB LO) duen lotura argia dela-eta. IRAKASBILen, ekintzara bideratutako ikuspegiaz eta Europako Kontseiluari buruzko sarrera bat eman zen argitara 2023ko apirilean, besteak beste ekintza-ikuspegiak berariazko orrialdea baitu Europako Kontseiluaren webgunean.
Liburua bere osoan arretaz irakurtzea komeni bada ere, sarrera honetan ekintzara bideratutako ikuspegiaren alderdi batzuk nabarmenduko dira. Orri-barrenean, liburuaren 1. eranskina dago eskuragarri
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Mungia Idarreta, Alex
Bota diezaiogun gatz pixka bat adimen artifizialari!
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko azaroak 29
- Bisitak: 1226
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Telefonoa eta ordenagailua ezinbesteko egin ditugun garaiotan, ez dago gaizki atzera begiratzeko beta hartzea: ordenagailuak eskuartean izaten hasi ginenean, zalantzan jartzen genuen nola lagundu ziezagukeen makina hark gure lana egiten, nola arraio lagunduko zigun WordPerfect itsusi eta gatzgabe hark. Guztiok ikasi dugu, gutxi-asko, eskuko telefonoa erabiltzen eta ordenagailuak piztu eta nabigatzaileari eskaeraren bat edo beste egiten... Baina horrekin konformatu ez eta bada makinak “gizaki” bihurtzeko lanean diharduenik. Horretan dabiltza, eta bidea egiten ari dira, gainera: horren erakusgarri da, besteak beste, hain modan dagoen ChatGPT sonatua. Orain artean ikasi dugunari jarraikiz, komeni guri ere olatu (artifizial) hori hartzea lehertu baino lehen.
- Atala:
- Egilea:
- Azkue Iruretagoiena, Enara
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Teknologia
- Didaktika
- Jarduera mota:
- Jardunaldia
Nola sartu entzute-ariketak ahozko adierazpenaren lanketan
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1198
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Komeni da entzute-ariketak ahozko adierazpenaren lanketaren barnean sartzea, ikasle batzuek beste batzuk hizketan ari diren bitartean entzungo dutela ziurtatzeko.
Horrela, lortu nahi den komunikazio-ariketa ez bait da ikasleak irakaslearentzat egiten duen antzerki huts bilakatuko. Ataza hauek ulermena lantzeko iturri egokia dira, bereziki baliagarriak ulermena lantzeko materialak gutxi edo erdipurdikoak direnean.
- Atala:
- Egilea:
- Edelstein, Dick
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Mintzamena
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29



