Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Elebidunen lehen hizkuntzak (H1) idatzizko gaitasunean izan dezakeen eragina
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko otsailak 11
- Bisitak: 663
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Elebidunen lehen hizkuntzak (H1) idatzizko gaitasunean izan dezakeen eragina aztertu dute Paula Elosuak eta David Lasabagasterrek artikulu honetan, 'An analysis of the impact of the L1 on bilinguals’ writing competence', Journal of Second Language Writing aldizkarian argitaratua. Orain arte, bigarren hizkuntzaren (H2) jabetzearen eta, bereziki, H2ren idazmenaren ikerketa-eremuetan ingelesa izan da gehienetan aztergai. Hala ere, ikertzaile ugariren iritziz, bada garaia ingelesaz bestelako hizkuntzak kontuan hartzeko, eleaniztasuna baita ohikoena eta ez salbuespena, mundu osoan. Zehazki, hizkuntza gutxituak ez dira aintzat hartuak izan H2ren idazmenari buruzko bibliografian, eta ikerlan honek hutsune hori bete nahi du.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Trebetasunak:
- Idazmena
- Edukiak:
- H1
- H2
Pentsamendu sortzailea hizkuntzen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 800
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Pentsamendu sortzaileak azkeneko urteotan irakaskuntza orokorrean eta zehazki hizkuntzen irakaskuntzan izandako zereginaz dihardu artikulu honek.
Orain dela urte batzuk arte, pentsamendu sortzailea batzuek (margolariek, ingeniariek, eskultoreek, etab.) zuten ahalmen gisa ikusten zen, baina zorionez gaur egun ikuspegi hori zeharo zaharkituta geratu da eta irakaskuntza-sistemari eskatzen zaizkion helburu garrantzitsuenetarikoen artean ageri da. Pentsamendu sortzailearen eta beste aldagai batzuen (adina, sexua edo adimena) arteko harremana oso garbi egon ez arren, badirudi arlo honetan burututako ikerketen arabera frogatuta dagoela elebitasunak bermatu eta indartu egiten duela. Azkenik, pentsamendu sortzailea euskarazko klaseetan lantzeko hainbat ariketa aurkezten ditugu, baina ahaztu gabe irakasleak berak sortzailea izan behar duela.
- Atala:
- Egilea:
- Lasagabaster, David
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 39
Zertan datza kontzientzia metalinguistikoa?
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 803
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Asko dira azkenengo hogei urteotan kontzientzia metalinguistikoa eztertu duten ikerketak. Horren arrazoia hauxe da: kontzientzia metalinguistikoak H1en (lehenengo edo ama-hizkuntzaren) eta H2ren (bigarren hizkuntzaren) erteko harremanak argitzen lagun dezakeela.
Artikulu honek kontzientzia metalinguistikoa zer den argitzea, nola garatzen den eta elebitasunarekin zer-nolako loturak dituen aztertzea du helburu. Horretarako, Byalistok-ek eta Ryan-ek (1985) proposatutako eredu metakognitiboa izango dugu kontuan. Eredu horrek bi osagai ditu: ezegutza linguistikoaren analisia eta prozesu linguistikoaren kontrola. Hizkuntza bat irakasten duenak horien bien arteko oreka lortzen saiatu behar du. Azkenik, beste leku batzuetan kontzientzia metalinguistikoa suspertzeko erabili dituzten ariketak aurkeztuko ditugu, euskara irakasten dutenentzat lagungarri izango direlakoan.
- Atala:
- Egilea:
- Lasagabaster, David
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 38
Fred Genesee-rekin elkarrizketan
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko apirilak 29
- Bisitak: 1103
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Fred Genesee Euskal Herrian izan zen 92ko otsaileko lehen astean, Donostia eta lruñeako hainbat ekintza unibertsitariotan parte hartuz. Bisita hori aprobetxatuz, berarekin elkarrizketatu ginen.
Fred Genesee Montrealgo McGill Unibertsitatean Psikologia irakasle da, doktoretza 1974ean han bertan eskuratu ondoren. 70eko hamarkadan Neuropsikologia eta Elebitasunean aritu zen; horren lekuko dituzu "The role of intelligence in second language leaming" (1976) eta "Language processing in bilinguals" (1978) liburuak.
- Atala:
- Egilea:
- Espi, Maria Jesus
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 31
Hezkuntza elebiduna
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko apirilak 14
- Bisitak: 1191
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gauza jakina da elebitasuna era bat baino gehiagotan interpreta daitekeela, eta makinatxo bat definiziorekin egin dezakegula topo baten hila hasiz gero. Aipa dezagun eman izan diren definizio artean M. Siguan-ek eta W. Mackeyk eskainitakoa:
«jaiotizkuntzaren jabe izateaz gain, beste hizkuntza batean ere antzeko gaitasun linguistikoa izan eta batean zein bestean, edozein egoeratan, eginkortasun berdintsuaz baliatzeko kapaz den pertsona har daiteke elebiduntzat» (Siguán eta Mackey, 1986,17.or. ).
- Atala:
- Egilea:
- Cenoz, Jasone
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 22
ll. Euskal Mundu Biltzarra hizkuntz ikaskuntzaren eremuko hitzaldiak
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1219
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lerro hauetan, Euskal Mundu-Biltzarrean hizkuntz ikaskuntzaren eremuan aurkertu ziren txostenak laburtu eta komentatu nahi ditut. Bakarrik Biltzarrean banatu ziren lan idatziak aipatuko ditut hemen. Hauek dira hizlari inbitatuen txostenak. Egile denak lehen mailako ikertzaileak dira hizkuntz ikaskuntzaren arloan.
Nahiz eta artikulu guztien gai orokorra hizkuntz ikaskuntza izan, ikertutako azpi-arloak eta ikuspegiak desberdinak dira oso. Clahsen-ek era Karmiloff-Smith-ek lehen hizkuntzaren garapena aztertzen dute beren artikuluetan. Meisel eta Mahlau-k, beren txostenean, bi hizkuntzen baterako eskurapenaren problematika miatzen dute. Cummins ere elebitasunaz arduratzen da, baina batez ere gizarte-mailan, eta eskola-sistemaren funtzioa kontsideratzen du. Azkenik, Felix-ek helduen hizkuntz ikaskuntza du aztergai.
- Atala:
- Egilea:
- Hualde, Jose Ignazio
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17





