Zertan datza kontzientzia metalinguistikoa?

Argitaratua: Monday, 18 August 1997, 10:05 AM
H38

Asko dira azkenengo hogei urteotan kontzientzia metalinguistikoa eztertu duten ikerketak. Horren arrazoia hauxe da: kontzientzia metalinguistikoak H1en (lehenengo edo ama-hizkuntzaren) eta H2ren (bigarren hizkuntzaren) erteko harremanak argitzen lagun dezakeela.

Artikulu honek kontzientzia metalinguistikoa zer den argitzea, nola garatzen den eta elebitasunarekin zer-nolako loturak dituen aztertzea du helburu. Horretarako, Byalistok-ek eta Ryan-ek (1985) proposatutako eredu metakognitiboa izango dugu kontuan. Eredu horrek bi osagai ditu: ezegutza linguistikoaren analisia eta prozesu linguistikoaren kontrola. Hizkuntza bat irakasten duenak horien bien arteko oreka lortzen saiatu behar du. Azkenik, beste leku batzuetan kontzientzia metalinguistikoa suspertzeko erabili dituzten ariketak aurkeztuko ditugu, euskara irakasten dutenentzat lagungarri izango direlakoan.