Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Web semantikoa eta sare sozialak hizkuntz ikas-irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2008(e)ko maiatzak 7
- Bisitak: 1309
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, jarraipena eman nahi diogu aspaldian hasitako bideari. Bertan Internetek hizkuntz irakaskuntzaren alorrari eta, gurean ere, alfabetatze-euskalduntzeari ere egin dion ekarpena jorratuko dugu. Lehendabizi, Blogak (Hizpide 59, 2005. 61-73 orr.) izan genituen mintzagai; geroago WebQuest eta Altxorraren bila (Hizpide 60, 2005. 56-68 orr.); azkenik, Wikiak (Hizpide 62, 2006. 31-42 orr.) etorri ziren, hurrenez hurren. Sorta hori bukatzeko Web semantiko eta sare sozialak aztertu nahi ditugu oraingoan, hizkuntzen ikas-prozesuetan egunez egun indarra hartzen ari baitira. Horren segidan, beste atal batean, podcasting-ak eta bideocesting-ak aztertuko ditugu. Une honetan duten garrantzia begien bistakoa da. Izan ere, aztiarena egin gabe esan dezakegu bi tresna hauek, luze jo gabe, ezinbesteko bilakatuko direla gure eguneroko jardueretan.
- Atala:
- Egileak:
- Guillén, Natxo
- Aizpitarte, Agurne
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 67
Ikasteko entzutea ala entzuten ikastea?*
- Didakteka
- Sortua: 2006(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 944
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Entzumena da, ziur aski, lau hizkuntza trebetasunen artean esplizitutasun gutxien duena eta, hori dela-eta, lortzeko trebetasunik zailena. Artikulu hau laburpen batekin hasiko da, entzumenean inplikatutako prozesu kognitiboen ikuspegi orokorra eta horiek H2ren entzumena lantzeko dituzten inplikazioak azalduz. Ondoren, H2ko entzuleei hizkuntz input-a prozesatzen laguntzeko hainbat teknikari buruzko ikerketak (1998-2003) aztertuko ditugu, entzumenaren irakaskuntzaz, batez ere ikasleei nola entzun irakats diezaieketen teknikez, informazioa eman dezaketen datuez ohartaraziz.
Entzumena lantzeko, bi planteamendu aurkeztuko dira: entzumenaz ohartzeko ahalmen metakognitiboa pizteko planteamendua (goitik beherako prozesuak bultzatzen dituena), eta segmentazio lexikala eta hitzak ulertzeko trebetasunak garatzeko planteamendua (behetik gorako prozesuak bultzatzen dituena).
H2 entzuten irakasteko eredu bateratua proposatzen da. Azkenik, hainbat entzumen-motari buruzko ikerketak eta entzumenaren dimentsio soziolinguistikoa aztertuko dira (ad., entzumen akademikoa, norabide biko entzumena). Artikulua etorkizunerako ikerketetarako gomendio batzuekin bukatuko da. Oinarrizko premisa hauxe da: entzumenak hizkuntz ikaskuntzan duen funtsezko rola kontuan hartuta, ikasleek “entzuten ikasi” behar dute, “ikasteko entzun” ahal izan dezaten.
- Atala:
- Egilea:
- Vandergrift, Larry
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 61
Hiztegia ebaluatzeko tresna eta teknikak
- Didakteka
- Sortua: 2006(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 1027
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza-irakasleak badaki hizkuntzari buruzko komunikazio-gaitasuna garatuko bada, lexikoa edo hiztegia garrantzizkoa dela. Eta horregatik irakasleak galdetzen dio bere buruari ze baliabide dauden ikasleak hiztegi hori nola barneratzen duen eta nola erabiltzen duen ebaluatzeko. Ikuspegi horretatik begiratuta dago egina artikulu hau.
Hasteko, hona galdera batzuk: zer da ebaluatzea? Zer da hiztegia? Ze ulertzen da hiztegia ebaluatzeko teknikaz eta tresnez jardutea? Hiztegia ebaluatzeko zein tresna eta teknika ditugu? Galdera hauek erantzute aldera, artikulu honekin zerikusia duten terminoak definitzen hasiko gara. Ondoren hiztegia ebaluatzeko erabiltzen diren hainbat teknika eta tresna ikusiko ditugu, hots, joera nagusiez arituko naiz, ez dut teknika eta tresna horiek sakonetik azaltzeko asmorik. Nire azalpena deskriptiboa izango da. Hurrengo artikulu batean baloratuko dugu testak egiteko zein irizpide nagusi hartzen diren aintzat.
- Atala:
- Egilea:
- Jiménez Catalán, Rosa María
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 61
Corpus linguistikoen eta konkordantzien erabilera didaktikoa hizkuntzen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2006(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 905
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzen ikasgelan benetako materialak erabiltzea onuragarria dela egiaztatuta dago. Azken hogei urteotan informaziorako eta komunikaziorako teknologia berrien garapenari esker, biderkatu egin da material errealak irakaskuntzan erabiltzeko aukera. Ordenagailuak datu-kopuru handia gordetzen du, eta hainbat programa informatikok informazioa ateratzen dute datu horietatik. Internet ere etengabe ari da hedatzen gure gizartean.
Oraintsu corpus linguistikoak sortu eta informatizatu egin dira. Corpus hauek bizitzan, ohiko jardunetan, erabiltzen diren ahozko zein idatzizko testuek osatzen dituzte. Hauek dira, besteak beste, datu-iturriak: aldizkariak, saiakera-liburuak, eleberriak, zientzia eta beste arloetako ekoizpenak (ahoz zein idatzizkoak). Corpus informatizatu hauek –programa informatikoek (concordancers) lagunduta– testuak aztertzeko hainbat bide zabaltzen dituzte: gramatika lantzeko, hitzen adiera testuinguruan ulertzeko…
Artikulu honetan hizkuntzen irakaskuntzan corpus linguistikoak nola erabil daitezkeen azaltzen saiatuko gara.
- Atala:
- Egileak:
- Lasheras, María José
- Abasolo, Nati
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 61



