Hiztegia ebaluatzeko tresna eta teknikak

Argitaratua: Friday, 12 May 2006, 3:05 PM
hizpide 61

Hizkuntza-irakasleak badaki hizkuntzari buruzko komunikazio-gaitasuna garatuko bada, lexikoa edo hiztegia garrantzizkoa dela. Eta horregatik irakasleak galdetzen dio bere buruari ze baliabide dauden ikasleak hiztegi hori nola barneratzen duen eta nola erabiltzen duen ebaluatzeko. Ikuspegi horretatik begiratuta dago egina artikulu hau.

Hasteko, hona galdera batzuk: zer da ebaluatzea? Zer da hiztegia? Ze ulertzen da hiztegia ebaluatzeko teknikaz eta tresnez jardutea? Hiztegia ebaluatzeko zein tresna eta teknika ditugu? Galdera hauek erantzute aldera, artikulu honekin zerikusia duten terminoak definitzen hasiko gara. Ondoren hiztegia ebaluatzeko erabiltzen diren hainbat teknika eta tresna ikusiko ditugu, hots, joera nagusiez arituko naiz, ez dut teknika eta tresna horiek sakonetik azaltzeko asmorik. Nire azalpena deskriptiboa izango da. Hurrengo artikulu batean baloratuko dugu testak egiteko zein irizpide nagusi hartzen diren aintzat.

Beste eduki interesgarriak

DVD 38 (III)

H167 - Instrumentos y técnicas de evaluación del vocabulario

Rosa Mª. Jiménezek hitzaldi bat eman zuen 2005ean HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Instrumentos y técnicas de evaluación del vocabulario" izenburupean. Lexico y aprendizaje de lenguas: fundamentos y aplicaciones pedagógicas ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk Donostiako XXIV. Uda Ikastaroen baitan, 2005eko ekainaren 27tik 29ra bitartean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.