Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
«Ere» juntagailua landuz
- Didakteka
- Created: 1 August 1987
- Visits: 1181
- Comments: 0
- Favorites: 0
Bosgarren urratseko ikasleekin ari da irakaslea. Eta baila ere eta ezta ere hizkuntz formen txanda da. Irakasleak badaki forma berri horiek zer-nolako lotura duten ikasleek ezaguna duten ere formarekin. Baita zein zailtasun duten ikasleek ere horrekin ere. Era berean, irakasleak ezagunak ditu 1. urratsean erabili zituzten ariketak eta zenbait euskal gramatika ereri buruz dioena. (Esan gabe doa hemen ez garela ere kontzesiboarekin ari.).
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 14
Alfabetagintzan idazmena lantzeko zenbait argibide
- Didakteka
- Created: 1 August 1987
- Visits: 1408
- Comments: 0
- Favorites: 0
Idazmenak alfabetatzearen barman gainerantzeko hizkuntz trebetasunak baino premia handiagoa du, jenderik gehienak ez baitu erdaraz ere idazteko teknika menderatzen, hizkuntza horretan eskolatua izan bada ere. Idaztea oso ekintza konkretua da eta bere arauak dituena. Idazki bakoitzari bere idaztankera dagokio.
Ez dira molde berean idazten deskribapena, kontaketa, eskutitza, laburpena, txostena, curriculum vitae, etabar. Hau da, idazteko modu asko daude eta ondo mugatuak gainera.
- Atala:
- Egilea:
- Maiz, Agurtzane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Idazmena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 14
Jatortasuna hizkuntz ikasgelan
- Didakteka
- Created: 1 August 1987
- Visits: 1183
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hasteko, testu jator baten adibide bat eman nahiko nuke. Miroslav Holub, txekiar idazle eta inmunologoaren poema da. Gaia , egia, edo preseskiago, zehaztasuna da. Poema bi arrazoirengatik dakart hona: hizkuntz erabilera jatorraren adibide bat ematearren eta idazlan honen gai nagusiari sarrera emateko. Poemaren izena «Zehaztasunari buruzko gogoeta laburrak» da.
- Atala:
- Egilea:
- Breen, Michael P.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Irakurmena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 14
Kanta batean zer dagoen
- Didakteka
- Created: 1 August 1987
- Visits: 1304
- Comments: 0
- Favorites: 0
lrakasleek sarritan kantak erabiltzen dituzte hizkuntza irakasteko zeregin serioetan atsedenaldi bat izateko. Alabaina, Lou Spaventak esaten digu kanta bat ariketa sakonetako oinarria izan daitekeela eta ingelesezko bi ikastordu musikaletarako bere plana azaltzen digu.
- Atala:
- Egilea:
- Spaventa, Lou
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 14
Lanik gabeko tarteetarako lanak
- Didakteka
- Created: 1 August 1987
- Visits: 1255
- Comments: 0
- Favorites: 0
Probetxu handikoa da hizkuntz irakaslearentzat saioren bat bukatu ondoren tarteren bat libre dagoenerako edo ikasle batzuek beren lana, taldeka edo binaka, beste batzuek baino lehenago bukatu dutenean egiteko moduko ariketa batzuk prestatuta edukitzea.
Begien bistakoa denez, bi egoera horiek ez dira berdinak; lehenengoan klase osoarekin egin beharko du lan eta bigarrenean, normala den bezala, nahiago izango du atzeratuta dauden ikasleei laguntzea. Orain azalduko ditugun ariketa hauek, beraz, bost minutuko tarte lanik gabekoetarako aproposak, bi sailetan banatuko ditugu: irakasleak gidatutako ekintzak eta ikasleek beren kabuz egitekoak.
- Atala:
- Egilea:
- Wright, Fiona
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 14
lkaslearen autonomia bultzatzen duen material didaktikoa
- Didakteka
- Created: 1 August 1987
- Visits: 1160
- Comments: 0
- Favorites: 0
Artikulu honen helburua hauxe da: ea ikasketa autonomoko zenbait teknika erabil daitekeen, estatu espainolaren mailan kanpoko hizkuntza bezala oso minoritarioa den alemanieraren ikasketarako ez ezik, baita euskararen ikasketarako ere.
- Atala:
- Egilea:
- Wolff, Jürgen
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 14
lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri
- Didakteka
- Created: 1 August 1987
- Visits: 1282
- Comments: 0
- Favorites: 0
Gaur egungo hizkuntz irakaskuntzako testuliburu askok ikuspegi funtzionala hartzen dute ardatz gisa, eta gehienek dituzte osagai funtzionalak. Honek esan nahi du bizitza errealean hizkuntzaz baliatuz egiten duguna kontuan harturik moldatu direla gaiak. Ez da hainbeste ahalegin egin, berriz, Swan eta Walterek (1984) ondo diotenez, osagai nozionalak ikasgaietan integratzen , hala nola mugimendua, abiadura, distantzia , sumindura eta beste hainbat arlo. Osagai nozionalaren izenpean kontzeptu orokor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi ditugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara hein handi batean.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 14
Hiztegiaren inguruan
- Didakteka
- Created: 1 August 1987
- Visits: 1318
- Comments: 0
- Favorites: 0
Jarrera desberdinak sortu izan dira hiztegiari begira hizkuntza bizien irakaskuntzan. Hitz egin, entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahal izateko hiztegiak duen balioa inork ez du inoiz ere zalantzan jarri. Komunikazioaren gutxieneko mailan elementu linguistiko garrantzizkoena da; hutsaren hurrengoa balio baitute gramatikak eta fonetikak hitzik gabe. Zenbaitetan, gaizki ahoskaturiko hitzez baita egitura okerrez jokaturiko hitzez ere lortzen dugu komunikatzea. Aitzitik, ordea, hitz desegokiez paratutako esaldia ez du inork ulertuko, nahiz eta joskera zuzena erabili eta ongi ahoskatua izan.
- Atala:
- Egilea:
- Cenoz, Jasone
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 14







