«Ere» juntagailua landuz

Argitaratua: Saturday, 1 August 1987, 3:00 PM
Gela irekia


Bosgarren urratseko ikasleekin ari da irakaslea. Eta baila ere eta ezta ere hizkuntz formen txanda da. Irakasleak badaki forma berri horiek zer-nolako lotura duten ikasleek ezaguna duten ere formarekin. Baita zein zailtasun duten ikasleek ere horrekin ere. Era berean, irakasleak ezagunak ditu 1. urratsean erabili zituzten ariketak eta zenbait euskal gramatika ereri buruz dioena. (Esan gabe doa hemen ez garela ere kontzesiboarekin ari.)