Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Hizkuntza, kultura transmisioa eta alderdi soziolinguistikoaren aplikazioa euskaltegiko taldeetan
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 1346
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza irakastea ez da ikasleei ezagutza linguistiko soil batzuk dauden-daudenean eskaintzea. Alderdi soziolinguistikoak berebiziko pisua du egiteko horretan guztian. Makina bat aldiz ekarri da mahai gainera ezagutzaren eta erabileraren arteko desoreka. Hizkuntza, bestalde, gizarteen kulturaren parte garrantzizko bat da. Funtsezkoena askoren ustez, zeren eta hizkuntza, besteak beste, bera osagai deneko kulturaren garraio-tresnarik behinena ere baita.
Euskara irakastea euskal kulturaz janztea ere bada. Artikugileak euskara-irakasle dihardu helduen euskalduntze-alfabetatzean AEKn, eta, aipatutako alderdi horiek aintzat harturik, euskaltegietan duten isla aztertzen du. José María Sanchez Carrión Txepetxen “Un futuro para nuestro pasado” liburuari jarraikiz Motibazioa, ezagutza eta erabilera hirukotea ere aztergai du eta horien guztien gaineko gogoeta eskaintzera datorkigu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 66
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Txata, ziberespazioan lagunak egitea baino gehiago: esperientzia bat irakasleekin HABEnet campusean
- Didakteka
- Sortua: 2005(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 2431
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Interneten bitartez denbora errealean erabiltzaile birekin edo gehiagorekin mezuak trukatzeko aukera ematen dien sistema dugu txat-a. Gizartean zabaldurik dagoen ustea gaindituta, denbora pasatzeko modua baino gehiago ere bada. Horren lekuko dugu 2004ko udaberrian Bizkaiko euskaltegietako irakasle batzuekin buruturiko esperientzia. Lan hori egin zen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluan ezarritako mailak egiaztatzeko deialdian aztertzaile izango zirenen akreditazio-prozesuaren baitan.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 58
Forman oinarritzea: sortzen ari den mitoa?*
- Didakteka
- Sortua: 2005(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 1299
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen gaia da hizkuntz irakaskuntzan sortzen ari den mitoa, Long-en (1988) “forman oinarritzea” abiaburu harturik. Long-en planteamenduaren arabera, jarduera komunikatiboan, “forman” oinarrituta irakasten da ongien. Eta horrela irakastea justifikatzen da komunikazioan arazoak daudenean soilik. Planteamendu horretan ere ez da begi onez ikusten aldiko hizkuntz forma bat jorratzen duen irakaskuntza "formETAN oinarritutakoa" ere deitua.
Artikuluaren arabera, “forman” oinarrituta irakastea estrategiarik eraginkorrena dela aldarrikatzea teorikoki dago soilik motibatuta. Baina aldarria ez da sinestekoa dauzkagun froga enpirikoei erreparatuz gero. Eta, baieztapen hori frogatzeko, “forman” oinarritutako irakaskuntza aldezteko maiz aipatutako ikerketei begiratu, eta, bistaratu egiten da ustez “forman” oinarritzeak “formetan” oinarritzea dakarrela. Gainera, alderaketa-ikerketak baliatuta, agerian jartzen da “formETAN” oinarritzea bestelako aukerak bezain eraginkorra dela edo eraginkorragoa. Artikulua mitoak ez sortzeko iradokizun batzuekin amaitzen da.
- Atala:
- Egilea:
- Sheen, Ron
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 59
Gramatika lantzen helduentzako euskararen irakaskuntzan: lau estrategia didaktiko
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1314
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urteotan, helduen euskalduntze-alfabetatzearen esparruan, aldabide nabarmena egin dugu. Laurogeigarren hamarkadaren hasieran, Eusko Jaurlaritzak prozesu hori abian jarri zuenean, honakoa izan genuen erronka nagusi: gramatika formalean ardaztutako irakas-ereduen mugak gainditzea eta geure praktikan txertatzea “gaitasuna”, “elkarreragina”, “estrategiak”, “diskurtsoa”... bezalako ideiak. Eta irakasbidea aldatu ahala, gauzak beste modu batera ulertzen hasi gara: gramatika lantzeko garai bateko moldeak ez direla erraz bateratzen komunikazioan ardaztutako eredu berriekin; eta ohartzen hasi gara, nolabait, gramatika eskuratzea uste baino prozesu korapilotsuagoa dela.
Hizlariak ikuspegi-aldaketa hainbat ardatzen inguruan eman dela azalduko du; baita bi korapilo ere, ikaskuntzaren alderdi psikologikoari lotuak: gramatika modu eraginkorrean ikasteko baldintzekin zerikusia duena, lehena; eta formari arreta jartzeak gaitasunaren garapenean duen ustezko ekarpenarekin zerikusia duena, bigarrena. Eta azalpen hori egin ondoren, gramatika ikasteko ataza-ereduak izango ditu aztergai: input-ari begirakoak, output-era bideratutakoak, birformulazio-atazak eta gramatikaren ikaskuntza espliziturako atazak. Azkenik, amaiera emango dio saioari, eredu bateratzaile baten inguruko gogoeta batzuk eginez.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- HABE & EHU Udako ikastaroak
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun linguistikoa
Hizkuntzak ikasteari buruzko usteak: gaia zertan den
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 814
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, “usteak” izeneko aldagaia aztertuko dugu. Denok ditugu hainbat uste hizkuntzak ikasteari nahiz irakasteari buruz: haurtzaroan ikasten ez bada ez dago H2 ikasterik; gramatika garai zaharretako kontua baino ez da; izaera isilekoei gehiago kostatzen zaie ikastea; irakasle hobea da xede-hizkuntzaren jatorrizko hiztuna H2 gisa ikasi duena baino, etab.
Uste horiek ez dute norberaren esperientzietan beti oinarrituta egon beharrik. Eta askotan ustelak ere izan litezke. Bidezkoa da pentsatzea ikasleek beren usteen arabera jardungo dutela hizkuntza ikastean, hau da, usteak nolakoak ikas-estrategiak halakoak izango direla. Ikasleen usteak bezain garrantzizkoak dira irakasleenak ere. Eta badu, era berean, bere garrantzia ikasleen eta irakasleen usteak bat etortzeak. Alor honetan ari diren ikertzaileen galderak dira, besteak beste, usteak zein diren, oinarria non duten baita ikas-prozesuari eta lorpenari berari ere nola eragiten dioten.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54
Ezagutzeko eta ikasteko estiloak: gaia zertan den
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 754
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez dugu denok berdin ikasten. Eta inguruneari ere ez diogu denok modu berean begiratzen ez antzematen. Batzuek esaten dute gauzak “entzun” egiten dituztela. Beste batzuek “ikusi” eta beste zenbaitek, berriz, “sumatu” egiten dituzte. Hizkuntzak ikastean ere nork bere estiloa du.
Ezagutzeko estiloek eta ikasteko estiloek ikas-prozesuari eragiten diote. Eta ezin esan daiteke estilo bat bestea baino okerragoa denik baldin eta norbaiti helmugara iristeko balio badio. Lorpen-emaitzarik handienak zein estilok dakartzan jakiteko saioek ez dute erantzun garbirik eskaintzen. Hala ere, ezagutzeko estiloak eta ikasteko estiloak, ikasgelan kontuan hartzeko aldagaiak dira askoren ustez.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54
Berrikuntza kurrikularra eta helduen irakaskuntza: kultura eta eduki tematikoa curriculumean
- Didakteka
- Sortua: 1999(e)ko urriak 10
- Bisitak: 625
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntzen irakaskuntzan kulturak duen garrantzia begien bistakoa da. Xedehizkuntzaren hiztunen uste, balore, jarrera, aztura eta portaera komunak, besteak beste, aintzat hartzekoak dira ezbairik gabe curriculumaren diseinuan. Eta, xedehizkuntzaren hiztunen kultura ez ezik hizkuntz ikasleena ere zertan ahazterik ez dago.
- Atala:
- Egilea:
- Zarate, Genevieve
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3
Hizkuntza hedatuenen irakaskuntza helduentzako: berrikuntza kurrikularra
- Didakteka
- Sortua: 1999(e)ko urriak 10
- Bisitak: 600
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasgela, ikastegia edota hezkuntza-erakunde zabalagoak antolatzekoan, irakasle guztiok egiten ditugun curriculumek badute zerikusirik geure jardunean behin eta berriro erakusten ditugun portaera-rnolde batzuekin. Portaera horiek sustrai sendoak dituzte hainbat uste edo iritzitan. Hau da, irakasleak, irakaskuntzaren nondik norakoak erabakitzeko, egiazko jotzen dituzten zenbait oinarritatik abiatzen dira.
- Atala:
- Egilea:
- Llobera, Miquel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- Monografia 3







