Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Espezialitate-hizkeren didaktika Europako unibertsitate-eremuan
- Didakteka
- Sortua: 2008(e)ko abenduak 6
- Bisitak: 1209
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Duela bi urte inguru, “Espezialitate-hizkeren eta terminologiaren II. jardunaldietan” aurkeztu nuen jada gai honi buruzko komunikazio bat (Ik. Ezeiza, 2007-a). Harako hartan gainbegiratu bat eman nahi izan nion espezialitate-hizkeren didaktikak azken urteotan egindako ibilbideari.
Berrikuspen hartan saiatu nintzen azaltzen zein irizpide linguistiko, psikolinguistiko eta metodologikok ematen dioten funtsa azken urteotan espezialitate-hizkeren irakaskuntzan indarra hartuz joan den eredu didaktikoari. Ideia eta proposamen horiek oso lausoak ziruditen orain oso gutxira arte; alabaina, gorputz didaktiko sendoa josi dute Europako unibertsitate-eremuan. Hori dela eta, egokia iruditu zait gaiari berriro heldu eta beste astindu bat ematea artikulu honetan. Oraingoan, goi-mailako unibertsitateko ikasketen marko berriak ezartzen duen testuinguruan egingo dut espezialitate-hizkeren didaktikaren azterketa.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 69
- Hizkuntza-arloa:
- Dialektoak
Instrukzio bidezko hizkuntz ikaskuntzari lotutako dimentsio psikologiko eta emozionalen inguruko ikerketa: oztopoak eta aukerak*
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 846
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan ideia nagusi hau aurkeztu nahi dut: bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan (BHI) bigarren hizkuntzaren (H2) ikaskuntzari lotutako dimentsio psikologiko eta emozionala kontuan hartu behar direla, baina ikerketa-programa hori gauzatzen hasi aurretik zenbait oztopo epistemologiko eta metodologiko gainditu beharra dagoela. Ideia hori azaltzeko, lankideekin batera azken hamarkadan zehar garatu ditudan bi ikerketa-programa aztertu ditut zehaztasun handiz, bi alderdi hauetan oinarrituz nagusiki: kanporakoitasuna (estrabertsioa) aztertu dugu, batetik, BHIn gizabanakoen arteko desberdintasunen tradizioaren barruan ikertu beharreko aldagai psikologikotzat hartuz, eta H2)n emozioak nola adierazten diren aztertu dugu, bestetik.
Artikuluan zehar azaltzen dudanez, ikerketa isolatu edo bakartuen aurka jotzen dut. Eta instrukzio bidezko BHIn jakintza-alorren arteko harreman handiagoa behar dela diot. Testuan esaten dut aniztasun metodologiko eta epistemologiko handiagoa izango bagenu, instrukzio bidezko BHIren gaineko ikerketak hobetu egingo liratekeela.
Azkenik, iruditzen zait ikertzaileek afektua eta emozioak gehiago aztertuko balituzte, atzerriko hizkuntzak ikasteko materialen egileak eta atzerriko hizkuntzen irakasleak gehiago arduratuko liratekeela ikasleei emozioak H2n komunikatzen eta hizkuntza horretan gaitasun soziokulturalak garatzen irakasteko garaian.
- Atala:
- Egilea:
- Dewaele, Jean-Marc
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 64
Nobela baten lanketaren historia
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 842
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Norbaiti irudituko zaio, agian, xede-hizkuntzan idatzitako literatur lanak: eleberriak, entseguak... xede-hizkuntza hori ikasi eta gero irakurtzeko direla. Hala ere, laguntza handikoak izan daitezke ikas-prozesuan bertan ere. Artikulugileak, ikasleen mesedetan literatur lanari etekinik handiena ateratzeko asmoz, hainbat jardun prestatu eta ikasgelan burutu ditu: eleberria aukeratu ikasleen maila kontuan harturik, idazlea ezagutarazi, testuak lantzeko ariketak sortu... Erabilitako eleberria Unai Elorriagaren “SPrako tranbia” da. Eta esperientzia horrexen berri emango du artikulu honetan.
- Atala:
- Egilea:
- Escudero, Begoña
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54
Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz irakaskuntzaren historiari
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 931
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta ugariagoak dira ordenagailuak, gero eta indartsuagoak. Eta, gero eta gaitasun handiagoa dute datuak biltzeko unitateek, CD-ROMak esaterako. Baliabide guztiak bateratzen dituzten tresna bihurtu dira jada. Horrela, irudia, argazkia eta hotsa batera ekarriz, multimedia izena eman zaie komertzioaren munduan eta, artikuluan zehar ikusiko dugunez, historiaren haritik, hipermedia edo elkarreraginezko multimedia izena beharko luketen komunikabide bilakatu dira.
- Atala:
- Egilea:
- Melero, Mikel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 39
Zenbateko "auto" autoikaskuntzan?
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 833
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Autoikaskuntza" eta "ikaslearen independentzia" terminoek laguntza eta gidaririk gabe ari den ikaslearen irudia dakarte askotan burura. Baina hori ez da horrela; eta ez da desiragarria ere. Era asko dauzkate eskuetan materialen sortzaile eta autoikaskuntza-gelaren antolatzaileek ikasleari, honen aukeratzeko askatasuna errespetatuz, baliabideak taxuz erabiltzen laguntzeko.
Modu bat materialak ikasleak probetxugarrienak aukeratzeko eran antolatzea da (esate baterako, gaika sailka daitezke). Beste alderdi bat, garrantzi handikoa hau ere, ikasleak prestatzea (horretarako material bereziak sortuz, estrategia eraginkorren bitartez baliabideak egoki erabiltzen lagunduko dietenak). Azkenik, taldeko lan gidatuak antolatu, baliabidetegiko hainbat lekutara bideratzeko moduan. Azken lan hauek, begien bistakoa denez, ez dira oso-osorik "auto" izango; baina, nolanahi ere, irakasleak ez du ataza obratzea bera gidatzen. Era honetan ikaslea gidatu egiten da eta harengan eragin ere bai, baina askatasuna kendu gabe.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 28
Atazak norberak sortu
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1257
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikasleak ikasgelako lanean bere atazak iradoki eta burutzeko jarrera aktiboa izan dezan ingurugiro egokia nola eskaini izango da artikulu honek jorratuko duen gaia. Ikasleak beren ataza propioak «diseinatzera gonbidatuz» mamitzen da eta bideragarri egiten ideia hori.
Hau da, ikasleek, ikasgelako lanaren antolaketan, berengain hartzen dute berek edo ikaskideek burutu beharko dituzten ekintza batzuk moldatzeko ardura.
Era horretan, aldatu egiten da irakaslearen eta ikasliburuaren irudi estereotipatua. Ez dira hauek izango atazak proposatzen dituzten iturri bakarrak; ikasleek ere izango dute gai horretan zer iradokirik. Hemen «ataza» diogunean, hitz honen esanahirik zabalenean esan nahi dugu eta, beraz, «ariketak» edo «ekintzak» hartzen ditu bere barnean.
- Atala:
- Egilea:
- Roca, Jordi
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29
Zer egin daiteke istorio laburrekin?
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1217
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Istorio motzak dira irakasleak ikasgelan erabil ditzakeen input-iturririk erosoenetakoak; horretarako ez bait da asti handirik behar.
Zer egin daiteke, beraz, ikasleek istorioa irakurri edo entzun ondoren? Era asko daude material hori aspertu gabe eta motibazioa galdu gabe baliatzeko. Interesgarri eta probetxuzko, eta aldi berean atsegin, iruditzen zaizkidan batzuk azalduko ditut. Gehienen xede nagusia hiztegiaren transferentzia da eta esaldiak pasibotik aktibora itzultzea, nahiz eta bigarren mailako helburu batzuk ere lor daitezkeen, hala nola, irudimena garatu eta hitz berriak ikastea.
- Atala:
- Egilea:
- Lockhart, Jessica J.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Edukiak:
- Lexikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
Dramatizazioa euskararen irakaskuntzan, ahozko euskara lantzeko bide aproposa
- Didakteka
- Sortua: 1990(e)ko apirilak 14
- Bisitak: 1204
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lantxo honen bidez dramatizazioaz baliatzea gomendatzen dizuet. Baina dramatizazio-mota hau, John McRae-k bere «Using drama in the classroom»* liburuan dioen bezala, rol-jokoaren, simulazioaren edo inprobisazioaren erabilera arrunta baino gehiago da. Berak dioenez, aipatu teknika horiek, batetik, irakaslearen asmamenaren menpe daude neurri handi batean eta ikaslearen partaidetza aktiboari eusten jakin behar da eta, bestetik, ariketa horiek sarritan mugatuak izaten dira. Aitortzen die, hala ere, hizkuntza landu edo sendotzeko duten balioa, baina ariketa horien prestaketa eta azalpenean ematen den denbora gehiegi dela iruditzen zaio ateratzen zaion probetxurako.
- Atala:
- Egilea:
- Maiz, Agurtzane
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 22







