Didakteka
Espezialitate-hizkeren didaktika Europako unibertsitate-eremuan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 69
- Hizkuntza-arloa:
- Dialektoak

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 69
- Hizkuntza-arloa:
- Dialektoak
- Bisitak: 799
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Duela bi urte inguru, “Espezialitate-hizkeren eta terminologiaren II. jardunaldietan” aurkeztu nuen jada gai honi buruzko komunikazio bat (Ik. Ezeiza, 2007-a). Harako hartan gainbegiratu bat eman nahi izan nion espezialitate-hizkeren didaktikak azken urteotan egindako ibilbideari. Berrikuspen hartan saiatu nintzen azaltzen zein irizpide linguistiko, psikolinguistiko eta metodologikok ematen dioten funtsa azken urteotan espezialitate-hizkeren irakaskuntzan indarra hartuz joan den eredu didaktikoari. Ideia eta proposamen horiek oso lausoak ziruditen orain oso gutxira arte; alabaina, gorputz didaktiko sendoa josi dute Europako unibertsitate-eremuan. Hori dela eta, egokia iruditu zait gaiari berriro heldu eta beste astindu bat ematea artikulu honetan. Oraingoan, goi-mailako unibertsitateko ikasketen marko berriak ezartzen duen testuinguruan egingo dut espezialitate-hizkeren didaktikaren azterketa.