Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Testu-arkitektura eta gramatika, ekintza komunikatiboaren baitan
- Didakteka
- Sortua: 6 May 2009
- Bisitak: 773
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Kultura sailburuaren 2000ko urtarrilaren 24ko aginduak (EHAA, 2000) jarri zuen indarrean Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua [HEOK]. Aurreko uda zkenean plazaratu zuen HABEk (HABE, 1999), helduen euskalduntzea sakonetik eraberritzea helburu. Hala ere, garatu gabe gelditu ziren laugarren mailaren eduki eta ebaluazio-irizpideak. Agindu horretan, hiru urteko epea ematen zitzaien euskaltegiei,
bakoitzak bere kurrikulu-proiektua [EKP] egin zezan. Lourdes Elosegik eta biok, hamazazpi euskaltegitan EKPak elikatu ondoren, jardunbidearen berri eskaini genuen HIZPIDE 57an (Elosegi, Esnal, 2004).
Berehala, 2005-2006 ikasturtean, HEOKaren laugarren maila probatzen hasi zen HABE bost euskaltegitan: Azpeitiko Udal Euskaltegian, Bilbo Zaharrean, Ilazkin, Lea Artibaiko AEK Euskaltegian (Ondarroan)
eta Maizpiden. Kultura sailburuaren beste agindu batek –2006ko martxoaren 13koak– onartu zituen laugarren mailaren eduki eta ebaluazio- irizpideak (EHAA, 2006). Horrela, osatua geratu zen HEOK.
HEOKaren laugarren maila hiru ikasturtetan zazpi saio-euskaltegitan probatu ondoren –Labayru Ikastegia eta Deustuko Unibertsitatea gehitu ziren 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetan–, euskaltegi guztiei eman zitzaien aukera maila hori eskaintzeko 2008-2009 ikasturtetik aurrera. Horretarako, hogeita hamaika irakasle prestatzen aritu ginen 2007-2008 ikasturtean, berariaz eratutako berrehun orduko gaikuntza-ikastaro batean. Eta beste hogeita hamar irakaslek egin dute gaikuntza-ikastaro bera 2008-2009an.
Horrek guztiak aukera eman digu HEOK zehaztu, xehatu, garatu eta geureganatzen jarraitzeko. Besteak beste, lan horren emaitza da zenbaki honetan bildua. Aldi berean, egindako ibilbidearen isla izan nahi du, eta HEOKak zabaldutako bideak urratzen jarraitzeko tresna eta gonbidapen.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Level:
- C2
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 71
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Testugintza
Ebazten dut
- Didakteka
- Sortua: 11 May 2007
- Bisitak: 559
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Sarritan sortzen zaizkigu zalantzak, bai hizketan eta bai idazten ari garela, baina ez dira denak berdinak izaten. Artikulu labur honetan, euskarazko zalantza esanguratsu batean jarriko dugu arreta; alegia, zer formula erabili lege, dekretu, agindu, ebazpen eta horrelako idatzietan: “xedaTU dut”, “ebaTZI dut” eta antzekoak ala “xedaTZEN dut”, “ebazTEN dut” eta antzekoak?
Txikikeria dirudi, baina hizkuntzaren funtsa-funtsari dagokio. Auzia ebazteko, gramatikara baino barrurago jo behar dugu: hizkuntzak gauzatzen duen ekintza komunikatibora. Eta hain da berezia ekintza komunikatibo hori, non arreta eta eginahala areagotzea eskatzen digun, atzeman nahi badugu.
Hain zuzen, azken batean, horixe ari zaigu eskatzen HEOK: arreta eta eginahala areagotzea, hiztunak hitz eginez eta idatziz gauzatzen dituen ekintza komunikatiboak atzemateko, horiek oinarri eta ardatz hartuta eraiki dezagun geure jarduera didaktikoa. Hemen, hasteko, ea asmatzen dugun aipatutako auzia ebazten.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 64
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Corpus linguistikoen eta konkordantzien erabilera didaktikoa hizkuntzen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 12 May 2006
- Bisitak: 607
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hizkuntzen ikasgelan benetako materialak erabiltzea onuragarria dela egiaztatuta dago. Azken hogei urteotan informaziorako eta komunikaziorako teknologia berrien garapenari esker, biderkatu egin da material errealak irakaskuntzan erabiltzeko aukera. Ordenagailuak datu-kopuru handia gordetzen du, eta hainbat programa informatikok informazioa ateratzen dute datu horietatik. Internet ere etengabe ari da hedatzen gure gizartean.
Oraintsu corpus linguistikoak sortu eta informatizatu egin dira. Corpus hauek bizitzan, ohiko jardunetan, erabiltzen diren ahozko zein idatzizko testuek osatzen dituzte. Hauek dira, besteak beste, datu-iturriak: aldizkariak, saiakera-liburuak, eleberriak, zientzia eta beste arloetako ekoizpenak (ahoz zein idatzizkoak). Corpus informatizatu hauek –programa informatikoek (concordancers) lagunduta– testuak aztertzeko hainbat bide zabaltzen dituzte: gramatika lantzeko, hitzen adiera testuinguruan ulertzeko…
Artikulu honetan hizkuntzen irakaskuntzan corpus linguistikoak nola erabil daitezkeen azaltzen saiatuko gara.
- Atala:
- Egilea:
- Lasheras, María José
- Abasolo, Nati
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 61
Gaitasun komunikatiboaren garapena mintza-ekintza ezberdinen bitartez. Testu-motak eta abilezia diskurtsiboak
- Didakteka
- Sortua: 26 June 2005
- Bisitak: 743
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikuspegi aldaketa eman da hizkuntza ulertzeko moduan, besteak beste, gramatikaren lanketatik ez delako behar bezala iritsi hizkuntzaren erabilerara. Horren ondorio izan da indarrak hizkuntzaren erabileran jartzea, helburu izanik erabilera horren gramatika osatzea. Eta horixe da, hain zuzen, gaitasun komunikatiboaren ikuspegitik ikas-irakasprozesuak bideratzeko behar dena.
- Atala:
- Egilea:
- Mielgo Merino, Roberto
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Areas of knowledge:
- Curriculuma
- Didaktika
- Curriculum-arloak:
- Programazioa
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Ebaluazioa: aukera anitzeko galderen muinean. Zoriaren eragina
- Didakteka
- Sortua: 12 May 2005
- Bisitak: 532
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oso ohikoak dira aukera anitzeko galderak hizkuntzak ebaluatzeko probetan. Usadioz, trebetasun hartzaileak eta gramatikako edukiak ebaluatzeko erabiltzen dira. Eta, ondo prestatuz gero, badituzte hainbat abantaila: objektiboak dira, ikasle-multzo handientzat egokiak, zuzentzen errazak... Baina hainbat desabantaila ere badituzte: zailak dira prestatzen, distraigarri egokiak aukeratzen; ikasle onenak ere nahas ditzakete eta zoriz asma daitezke. Artikulu honetan, erantzun zuzenak zoriz asmatzeko aukerari begiratuko diogu, zoriaren eraginari, alegia. Aztertuko dugu, hala berean, aukera hori gutxitzeko zer eta nola egin litekeen.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 60
Gramatika lantzen helduentzako euskararen irakaskuntzan: lau estrategia didaktiko
- Didakteka
- Sortua: 18 May 2004
- Bisitak: 852
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urteotan, helduen euskalduntze-alfabetatzearen esparruan, aldabide nabarmena egin dugu. Laurogeigarren hamarkadaren hasieran, Eusko Jaurlaritzak prozesu hori abian jarri zuenean, honakoa izan genuen erronka nagusi: gramatika formalean ardaztutako irakas-ereduen mugak gainditzea eta geure praktikan txertatzea “gaitasuna”, “elkarreragina”, “estrategiak”, “diskurtsoa”... bezalako ideiak. Eta irakasbidea aldatu ahala, gauzak beste modu batera ulertzen hasi gara: gramatika lantzeko garai bateko moldeak ez direla erraz bateratzen komunikazioan ardaztutako eredu berriekin; eta ohartzen hasi gara, nolabait, gramatika eskuratzea uste baino prozesu korapilotsuagoa dela.
Hizlariak ikuspegi-aldaketa hainbat ardatzen inguruan eman dela azalduko du; baita bi korapilo ere, ikaskuntzaren alderdi psikologikoari lotuak: gramatika modu eraginkorrean ikasteko baldintzekin zerikusia duena, lehena; eta formari arreta jartzeak gaitasunaren garapenean duen ustezko ekarpenarekin zerikusia duena, bigarrena. Eta azalpen hori egin ondoren, gramatika ikasteko ataza-ereduak izango ditu aztergai: input-ari begirakoak, output-era bideratutakoak, birformulazio-atazak eta gramatikaren ikaskuntza espliziturako atazak. Azkenik, amaiera emango dio saioari, eredu bateratzaile baten inguruko gogoeta batzuk eginez.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- HABE & EHU Summer Courses
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun linguistikoa
Zer gramatika?: ulertzean oinarritutako metodo bat gramatika irakasteko atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 18 May 2003
- Bisitak: 391
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, gure xedea da gramatika irakasteko modu partikular bati arreta eskaintzea. Prozesu bidezko irakaskuntza du izena. Irakasteko modu hori zertan den ikustearekin batera, teoriaren eta aurkikuntza enpirikoen aldetik aintzakotzat hartzeko arrazoiak aztertuko ditugu. Eta kontuan ere hartuko dugu ikasgelan nola erabil daitekeen. Prozesu bidez irakasteak gramatikako azalpenak eta ulertze-jardunak ditu barne. Horien helburua da H2ren ikasleek inputa prozesatzeko ohi duten moduari eragitea eta mezuaren eta formaren arteko lotura zuzenak eginaraztea. Prozesu bidezko irakaskuntza gramatika irakasteko modu bat da ikaslea Inputetik Outputera eramaten duena eta ikasle hori arretagune hartzen duena gramatikaren ohiko irakaste tradizionalak baino askozaz gehiago.
- Atala:
- Egilea:
- Benati, Alessandro - Greenwich-eko Unibertsitatea
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Hizkuntzak ikasteari buruzko usteak: gaia zertan den
- Didakteka
- Sortua: 18 May 2003
- Bisitak: 536
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetan, “usteak” izeneko aldagaia aztertuko dugu. Denok ditugu hainbat uste hizkuntzak ikasteari nahiz irakasteari buruz: haurtzaroan ikasten ez bada ez dago H2 ikasterik; gramatika garai zaharretako kontua baino ez da; izaera isilekoei gehiago kostatzen zaie ikastea; irakasle hobea da xede-hizkuntzaren jatorrizko hiztuna H2 gisa ikasi duena baino, etab.
Uste horiek ez dute norberaren esperientzietan beti oinarrituta egon beharrik. Eta askotan ustelak ere izan litezke. Bidezkoa da pentsatzea ikasleek beren usteen arabera jardungo dutela hizkuntza ikastean, hau da, usteak nolakoak ikas-estrategiak halakoak izango direla. Ikasleen usteak bezain garrantzizkoak dira irakasleenak ere. Eta badu, era berean, bere garrantzia ikasleen eta irakasleen usteak bat etortzeak. Alor honetan ari diren ikertzaileen galderak dira, besteak beste, usteak zein diren, oinarria non duten baita ikas-prozesuari eta lorpenari berari ere nola eragiten dioten.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Areas of knowledge:
- Didaktika
- Psikologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54