Didakteka
Lexikoa irakasteari buruzko zenbait ohar
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Lexikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 75

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- Lexikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 75
- Bisitak: 668
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Berebiziko garrantzia du, ezbairik gabe, lexikoa hizkuntza batean. “Komunikatzeko, emadazu hiztegia eta ez gramatika-liburua” zioen irakasle batek. Hizkuntzen irakaskuntzan izan diren eta badiren korronte metodologiko guztietan, hein batean nahiz bestean, hartu da aintzat lexikoaren irakaskuntza. Artikulugileak lexikoa sailkatzeko modu bat eskaintzen du hemen eta, sailkapen hori gogoan, irakasteko proposamena ere egiten du lexikoaren formari bereziki erreparatuz. Berak dioenez, “-kor atzizkiak, esaterako, oinarriari ematen dion esanahia ikasi behar da, ez maitakor, haserrekor, suminkor… hitzen gaztelaniazko baliokideak, banan-banan. Hori baita, gure ustez, euskal lexikoa ikasteko bide emankorragoa, eta lexikoia antolatzeko era ziurragoa”. Artikuluan azpimarratzen da ikasleak ez dituela, besterik gabe, hitzak lotu behar ariketak edo jarduerak egiten dituenean, baizik eta ikasi behar dituela hitz horien esanahiak, konbinazioak eta erabilera mailak.