Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
A1-B1 mailetan lehenaldiko kontaketa lantzeko proposamen didaktikoa
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko irailak 10
- Bisitak: 909
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gauza jakina da testuek zuzenak ez ezik egokiak ere izan behar dutela baldin eta helburu komunikatiboa erabat lortuko bada. Testu bat sortu daiteke, gramatikari dagokionez, zuzena. Baina kontuan hartzen ez bada norentzat den, zein egoeratan jasoko den, non, noiz… ez da egokia izango. Eta komunikazioa akastuna izateko arriskuan egongo da. Zenbaitetan, zuzentasun soilari begiratu izan zaio. Baina, gramatikaren ekarpena estimatu arren, hizkuntzen irakaskuntzaren alorrean diharduten askoren kezka da nola bilbatu oihal bakarrean komunikazioaren hari guztiak eta gramatika bera, ikasleek hizkuntza ahalik eta erarik emankorrenean ikas dezaten. Gramatika komunikatiboa eta gramatika didaktikoa ditugu mintzagai. Ildo horretatik, artikulugilea proposamen didaktiko bat egitera dator iraganeko kontaketa lantzeko baliabidea eskainiz. Proposamen argia, zehatza eta baliagarria
- Atala:
- Egilea:
- Ugarte, Garbi
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 75
Autoikaskuntza: zenbait eztabaida-gai
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko irailak 10
- Bisitak: 1485
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta ezagunagoak, eta, erabiliagoak dira teknologia berriak hizkuntzen irakaskuntzaren alorrean. Bestalde, estu loturik ageri zaigu gaur egun autoikaskuntzaren kontzeptua teknologia horiei. Eta gero eta gehiago dira, halaber, sistema horren bidez ikasten ari diren ikasleak.
Beasaingo udal euskaltegian irakasle diharduen artikulugilearen iritzia da ez dela oraindik lortu autoikaskuntzan aurrez aurreko eskola-saioetarako metodologian lortu den garapen-maila. Bere proposamen nagusia da, merezi duela tokian tokiko ingurunea kontuan hartu eta BOGA euskarria alderdi komunikatibotik indartu eta osatu, sistema horretatik ari den ikaslea hizkuntza erabiltzaile osoa bihurtzeko bidean.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 75
Lexikoa irakasteari buruzko zenbait ohar
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko irailak 10
- Bisitak: 1064
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Berebiziko garrantzia du, ezbairik gabe, lexikoak hizkuntza batean. “Komunikatzeko, emadazu hiztegia eta ez gramatika-liburua” zioen irakasle batek. Hizkuntzen irakaskuntzan izan diren eta badiren korronte metodologiko guztietan, hein batean nahiz bestean, hartu da aintzat lexikoaren irakaskuntza. Artikulugileak lexikoa sailkatzeko modu bat eskaintzen du hemen eta, sailkapen hori gogoan, irakasteko proposamena ere egiten du lexikoaren formari bereziki erreparatuz. Berak dioenez, “-kor atzizkiak, esaterako, oinarriari ematen dion esanahia ikasi behar da, ez maitakor, haserrekor, suminkor… hitzen gaztelaniazko baliokideak, banan-banan. Hori baita, gure ustez, euskal lexikoa ikasteko bide emankorragoa, eta lexikoia antolatzeko era ziurragoa”. Artikuluan azpimarratzen da ikasleak ez dituela, besterik gabe, hitzak lotu behar ariketak edo jarduerak egiten dituenean, baizik eta ikasi behar dituela hitz horien esanahiak, konbinazioak eta erabilera mailak.
- Atala:
- Egilea:
- Arrigain Azkona, Isabel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Lexikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 75
Ba al dago bizitzarik atazetan oinarritutako irakaskuntzatik harago?
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko irailak 10
- Bisitak: 1093
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez da asmatu oraindik hizkuntz irakasle eta ikasle guztien gogobeteko ikasbidea. Artikulu honetan, begiratu egiten zaie ikasbide bat baztertzeko eta beste bat lehenesteko, hizkuntz irakaskuntzaren alorrean erabili ohi diren arrazoiei. Dirudienez, arrazoi horiek ez daude beti ere proba sendoetan sustraiturik.
Ikasbiderik eraginkorrena zein den zehaztearren egindako ikerketek makina bat aje eta behaztopa dituzte aurrean. Eta ikertzeko ahaleginak egin direnean, ez dira beti gailendu eraginkortasunaren sailkapenean ikasbiderik modernoenak, salduenak, itxuraz erakargarrienak.
Atazetan oinarritutako irakaskuntza zabal-zabal hedatu zen aurreko hamarkadan. Baina 2005etik aurrera gainbehera nabarmena dago gaiaren gaineko nazioarteko argitalpenetan. AOIk bere onena emana duelako ote? Hizkuntza esparru formalean ikasten denean, komunikazioa helburu, hizkuntz formez arduratzeak ere adituen arreta piztu du berriro ere.
Hizkuntzari objektu gisa begiratzeko ahalmena: kontzientzia metalinguistikoa, lorpen-emaitzen aurresalerik garbiena izan zen helduen euskalduntze-alfabetatzean burututako azterlan batean.
Badago zertaz gogoeta egin ikasle bakoitzaren profila kontuan harturik, ikasgela, esparru informalaren ekarpena eta teknologia berriak elkarrekin uztartu eta zeinek bere aldetik ere hiruki horretan zer eskain dezakeen zehaztekoan.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 75
Euskarazko erroreak eta desbideratzeak aztertzeko lan-ingurunea
- Didakteka
- Sortua: 2010(e)ko maiatzak 5
- Bisitak: 968
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jakina da hizkuntzak erroreak eginez ikasten direla. Ikusmolde berri bat garatu da, hain zuzen ere, azken urteotan erroreen inguruan. Garai batean ez bezala, erroreak hizkuntzen ikas-prozesuaren erakusle nagusitzat hartzen ditugu eta ikasle bakoitzak ikas-prozesu horretan jarraitzen dituen urratsen adierazle dira.
Erroreak aztertuz, ikasleek xede-hizkuntza zenbateraino menderatzen duten jakitera irits gaitezke neurri batean, hizkuntza berria nola ikasten ari diren ezagutzera eta hizkuntza ikastean dituzten zailtasun batzuei antzematera.
- Atala:
- Egileak:
- Uria Garin, Larraitz
- Maritxalar Anglada, Montse
- Zabala Unzalu, Igone
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 74
H75 - Recogida de datos y análisis estadístico y cualitativo
- Didakteka
- Sortua: 2001(e)ko maiatzak 19
- Bisitak: 1194
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Craig Chaudronek (gaztelaniaz) hitzaldi bat eman zuen 2001ean HABEk EHUrekin batera antolatutako Jardunaldien barruan, "Recogida de datos y análisis estadístico y cualitativo" izenburupean.
Hauxe izan zen jardunaldi horien gaia Miramar jauregian: Investigación en el aula de L2 en contexto formales de aprendizaje: resultados y apicaciones para la práctica docente. Eta hauexek izan ziren helburu nagusiak:
Hizkuntz ikasgeletan eginiko ikerketen emaitzarik behinenak aurkeztea.
AOI markoa lagun, ikas-irakaskuntzako zuinak agerian uztea.
Irakasleei laguntzea nork bere jarduna ikertzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Chaudron, Craig
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- HABE & EHU Udako ikastaroak
- Jakintza-arloa:
- Didaktika





