Irakasbil
Didakteka
Testu-arkitektura eta gramatika, ekintza komunikatiboaren baitan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Level:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 71
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Testugintza

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Level:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 71
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Testugintza
- Visits: 959
- Comments: 0
- Favorites: 0
Kultura sailburuaren 2000ko urtarrilaren 24ko aginduak (EHAA, 2000) jarri zuen indarrean Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua [HEOK]. Aurreko uda zkenean plazaratu zuen HABEk (HABE, 1999), helduen euskalduntzea sakonetik eraberritzea helburu. Hala ere, garatu gabe gelditu ziren laugarren mailaren eduki eta ebaluazio-irizpideak. Agindu horretan, hiru urteko epea ematen zitzaien euskaltegiei,
bakoitzak bere kurrikulu-proiektua [EKP] egin zezan. Lourdes Elosegik eta biok, hamazazpi euskaltegitan EKPak elikatu ondoren, jardunbidearen berri eskaini genuen HIZPIDE 57an (Elosegi, Esnal, 2004).
Berehala, 2005-2006 ikasturtean, HEOKaren laugarren maila probatzen hasi zen HABE bost euskaltegitan: Azpeitiko Udal Euskaltegian, Bilbo Zaharrean, Ilazkin, Lea Artibaiko AEK Euskaltegian (Ondarroan)
eta Maizpiden. Kultura sailburuaren beste agindu batek –2006ko martxoaren 13koak– onartu zituen laugarren mailaren eduki eta ebaluazio- irizpideak (EHAA, 2006). Horrela, osatua geratu zen HEOK.
HEOKaren laugarren maila hiru ikasturtetan zazpi saio-euskaltegitan probatu ondoren –Labayru Ikastegia eta Deustuko Unibertsitatea gehitu ziren 2006-2007 eta 2007-2008 ikasturteetan–, euskaltegi guztiei eman zitzaien aukera maila hori eskaintzeko 2008-2009 ikasturtetik aurrera. Horretarako, hogeita hamaika irakasle prestatzen aritu ginen 2007-2008 ikasturtean, berariaz eratutako berrehun orduko gaikuntza-ikastaro batean. Eta beste hogeita hamar irakaslek egin dute gaikuntza-ikastaro bera 2008-2009an.
Horrek guztiak aukera eman digu HEOK zehaztu, xehatu, garatu eta geureganatzen jarraitzeko. Besteak beste, lan horren emaitza da zenbaki honetan bildua. Aldi berean, egindako ibilbidearen isla izan nahi du, eta HEOKak zabaldutako bideak urratzen jarraitzeko tresna eta gonbidapen.