Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (eta II). Zer zuzendu eta zerk moteltzen duen zuzenketen eraginkortasuna
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko apirilak 28
- Bisitak: 2539
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Zer zuzendu behar den galderari emango zaio erantzuna oraingo honetan, aurrekoan, e-Hizpide aldizkariaren 98. zenbakian argitara emandako "Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (I)" artikuluan zergatik, noiz eta nola galderei erantzun ondoren. Izan ere, lau galdera horiek bideratu zuten ikerketa-lana. Hala, zer den benetako errorea eta zer ez aztertuko da oraingoan. Halaber, lapsusaren izaera eta hizkuntza mintzatuaren ezaugarriak landuko dira. Horren ondoren, zuzenketen eraginkortasuna moteltzen duten eragileak azalduko dira.
Egileak egindako Master Bukaerako Lan bat dute oinarri bi artikuluok. Beraz, jatorrizkora jo dezake gaia sakonago ezagutu nahi duenak.
- Atalak:
- Egilea:
- Ibáñez Ramos, Marga
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 99
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Ikerketak
Izan zirelako gara, izan garelako izango dira
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko azaroak 6
- Bisitak: 987
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ibilia eta zaildua da euskalduntze-alfabetatze alorreko euskara-irakasleria bere jardun horretan. Ez dira gutxi 25. urtera arian-arian iritsi diren euskaltegiak, eta, euskara-irakasleak ere halatsu. Artikulugileak, euskararen irakaskuntzan urte luzetan jardundakoa da eta ederki daki, urteen joanean, bilakaeraren berri. Halatan, gainbegirada egin dio lehenekoari, oraingoari, baita etorkizuneko euskaltegiei ere. Irakaslearen eta ikasleen arteko harremanak, sentipenak, feedbacka, ikasleriaren profila, besteak beste hartuko ditu gogoetagai.
- Atala:
- Egilea:
- Lekuona, Maite
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Psikologia
- Kudeaketa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 72
Ikasle hasiberriei euskara irakasteko materialak (eta III): prozedura metodologikoak
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 1295
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken 50 urteotan aldabide nabarmena izan da hizkuntzen irakaskuntzarako metodologiaren arloan. Arian-arian irakaskuntzarako teknika ugari sortu dira. Haatik, une honetan ez dugu datu nahikorik beroien eraginkortasuna zenbaterainokoa den erabakitzeko. Mugak muga, HEOKak hiru eskakizun ezartzen dizkio metodologiari: a) Adimen-eragiketa eraginkorrak bultzatu eta lagundu behar ditu; b) hizkuntzaren ezaugarri pragmatiko zein formalak jarri behar ditu jokoan; c) ikasleen satisfazio-maila eta ikasteko gogoa areagotu behar ditu.
Hainbat dira irizpide horietan oinarria duten prozedura metodologikoak. HEOKak horietako batzuk aipatzen ditu gai honi eskainitako atalean (HEOK, 1999: 86-88). Aldeak alde, denek dute alderdi komun bat: denek iradokitzen dute hiru etapako eredu orokor bat: a) egin aurrekoa (helburuez jabetzeko; aurrezagutzak aktibatzeko; planifikatzeko; etab.); b) egin bitartekoa (kontrol mekanismoak, lagungarriak…) eta c) egin ostekoa (feedbacka, ebaluazioa, errepikapena…).
Lan honetan aztertu nahi izan dugu nola jorratzen diren hasiberrientzako ikasmaterialetan aldagaiok: nola kudeatzen dituzten ikastearen alderdi psikologikoak, linguistikoak eta afektibo-bolitiboak, prozedura metodologiko orokorraren hiru etapetan. Horren bidez, ikusi ahal izan dugu nola irudikatzen duten material horiek ikas-prozesua eta zenbateraino hurbiltzen diren HEOKaren planteamenduetara.
- Atala:
- Egilea:
- Ezeiza Ramos, Joseba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 65
Feedback zuzentzailea berriz planteatzen hizkuntz irakaskuntza komunikatiboan
- Didakteka
- Sortua: 2004(e)ko maiatzak 13
- Bisitak: 872
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hainbat eratara ikusi da feedback zuzentzailea H2ren irakaskuntzaren historian. Hizkuntz irakaskuntza komunikatiboaren muturreko ikuspegian, zeina komunikaziora bideratutako ikasgela batzuetan nagusitu baita, ikasleak ikas dezake soilik ikaskidearekin duen elkarreraginaren bidez. Forman oinarrituta irakastea ez da ontzat hartzen. Ondorioz, feedback zuzentzaileak estatus baxua dauka ikasgelako prozesuetan.
Lan honetan aztertuko dut hizkuntz irakaskuntza komunikatiboaren, eta, forman oinarritutako irakaskuntza eta akatsen zuzenketa baztertzearen arteko “ekuazioa”. H2ren ikaskuntzan feedback zuzentzaileak duen rolari dagokionez, trebetasun kognitiboak eskuratzeko ikuspegia aurkeztuz, argudiatzen dut hizkuntz irakaskuntza komunikatiboan, feedback zuzentzailea baliabide ona dela H2ren ezagutza errazteko eta erabilera bultzatzeko. Jorratuko ditut ikasgelan benetan gertatzen den feedback zuzentzailearekin lotutako gaiak, hala nola irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arteko uztardura, irakaslearen egokitzapena eta outputaren hobekuntza. Hainbat ohartarazpen pedagogiko ere egingo ditut, H2ko irakasleon kezka praktiko nagusia diren bi gairi buruz: nola areagotu feedback zuzentzailearen eraginkortasuna ikasgelan eta nola integratu feedback zuzentzailea hizkuntza komunikatiboan ikaskuntza hobetzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Zhaohong Han
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 56
Feedbacka ikasprozesuan
- Didakteka
- Sortua: 1993(e)ko uztailak 27
- Bisitak: 724
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakaskuntzan eragina duten elementuen artean garrantzi handiko osakin ematen duen baten azterketa sakonean murgiltzea izango da artikulu honen xedea.
- Atala:
- Egilea:
- Jurado Spuch, Maria Adelaida
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 32




