Izan zirelako gara, izan garelako izango dira

Argitaratua: Friday, 6 November 2009, 9:55 AM
hizpide 72

Ibilia eta zaildua da euskalduntze-alfabetatze alorreko euskara-irakasleria bere  jardun horretan. Ez dira gutxi 25. urtera arian-arian iritsi diren euskaltegiak, eta, euskara-irakasleak ere halatsu. Artikulugileak, euskararen irakaskuntzan urte luzetan jardundakoa da eta ederki daki, urteen joanean, bilakaeraren berri. Halatan, gainbegirada egin dio lehenekoari, oraingoari, baita etorkizuneko euskaltegiei ere. Irakaslearen eta ikasleen arteko harremanak, sentipenak, feedbacka, ikasleriaren profila, besteak beste hartuko ditu gogoetagai.